Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Lengo egunak gogoan

Egilea: Manuel Olaizola “Uztapide”
Argitalpena: Joxemari Iriondo
Argitaratzailea: Auspoa; Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009
Orrialde kopurua: 543
ISBN: 978-84-7907-618-4

Ezaugarriak: Eskuartean dugu jada berriro ere Uztapide bertsolariaren Lengo egunak gogoan liburu autobiografikoa, prosaz idatzia eta Auspoak berrargitaratua.

Liburua 1974-1975ean argitaratu zuen Auspoak lehen aldiz bi liburukitan; Antonio Zavala —2009 hasieran zendua— eta Uztapideren elkarlanaren emaitza izan zen eta bildumaren mugarritzat hartu zen. Zavalak berak lanaren berezitasuna azpimarratu zuen:

“Bertsolariak edo bertso-jartzailleak bein baiño geiagotan eskeiñi izan dizkigute autobiografi-moduko batzuk. Edota beren bizitzaren zati bat kontatzen digute. Bertsotan, ordea, eta labur antxean. Baiña patxaraz idatzitako autobiografi luze-oparo bat, eta prosaz gaiñera, aurrena Uztapide izan dala esatera ausartuko nintzake”.

Manuel Olaizola Urbieta, Uztapide bertsolaria, (1909 - Oiartzun, 1983) Zestoako Endoia auzoko Uztapide baserrian jaio zen. 1936ko Bertsolari txapelketan agertu zen lehenengoz eta, geroztik, Euskal Herri osora iritsi zen Basarri, Zepai, Txapel, Xalbador, Mattin, Ernani-txikia, Lizaso, Lasarte eta garaiko beste bertsolari guztiekin kantatuz. Euskal Herriko bertsolarien txapeldun izan zen 1962an, 1965ean eta 1967an.

Bere ondarea liburu hauetan jasota dago:

. Noizbait (Auspoa, 1964)
. Lengo egunak gogoan (Auspoa, 1974-1975)
. Sasoia joanda gero (Auspoa, 1976)
. Berriz plazara (Auspoa, 2001)
. Uztapide bat-batean. Antologia (Auspoa, 2009)

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media