Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta
Estrategias para fomentar el uso del euskera desde la escuela

Egilea: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Argitaratzailea: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, 2009
Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Frantsesa
Orrialde kopurua: 206

Ezaugarriak: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren azken helburua euskararen normalizazio osoa erdiestea da. Helburu hau lortzerako orduan, berebiziko garrantzia du eskolatik edo hezkuntza sistemak ikasle euskaldunak sortzeak. Horrela, irakastereduen erreformarako eta helburu hori lortzeko hainbat proposamen eta ekarpen burutu ditu azken urteotan Kontseiluak.

Horien artean aipagarriena, lortutako adostasunarengatik, 2008 hasieran aurkeztutako “Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn legearen garapenerako Kontseiluaren proposamena” izan da. Proposamen honek, Kontseilua osatzen duten hezkuntza-sektoreko bazkide guztien babesa jaso zuen; Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa (EHIK), Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea (EHIGE), Kristau Eskola, Sortzen-Ikasbatuaz eta Hik-hasi.

Lan hau, “Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta”, aurrekoaren jarraipen eta zehaztapen bezala kontsidera dezakegu. Nabarmena da, euskararen normalizazioa eta belaunaldi berrien euskalduntzeari begira, ikastetxe barruan eta klase-denboran burututako lana ez dela nahikoa. Honen haritik, ikastetxeetan euskararen normalizazioa helburu duen hainbat egitasmo lantzen ari da. Esperientzia hauek bildu eta sistematizatu dira txosten honetan.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media