Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Joxe Bizente Etxabe: Degurixako artzaina

Josemari VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA

Mutiko bat zenean heldu zen lehen aldiz Degurixara. Hirurogeita hamabost urte geroago, hantxe jarraitzen du, bere artaldearekin. Arrasateko Muxibar baserriko Joxe Bizente Etxabe dugu, Deba Goieneko artzainentzat mendetan lantoki izugarri erakargarria izan diren bazter haietako azken alea. Itzaltzen ari da ofizioa, lehen beste hainbat betiko desagertu ziren arrazoi berdintsuengatik. Gure gizarte modernoak ez ditu ohiko artzaintzaren lanak baloratzen, eta amaierarik gabeko katearen hurrengo maila bailitzan agur esaten ari gatzaizkio, euskal kontzientzian berezko argiz presente egon den ofizioari.

Joxe Bizente Etxabek 88 urte bete zituen 2010eko maiatzean, eta bere gogoa da Degurixara igotzen jarraitzea, gorputzak ahalbidetzen dion bitartean. Bera eta bere ardiak, komunio osoan naturarekin, hamarkadetan egin duen gisan. Metroko elurte gogorrak udako ilunabar goxoekin tartekatu ditu, une bakoitzari bere zukua atereaz.

Artzaintzari pasioz eskaini dio bere burua Joxe Bizentek. Horrela bakarrik uler daiteke horrenbeste urte atxikia ematea ofizioari. Eta artzainak debozioz hitz egiten du bere lanaz, gero eta gogorragoa gerta dakiokeen arren oraindik ere Degurixara gustura igotzen dela garbi utzi nahi balu bezala.

Denetariko jazoera gogoangarriak bizi izan ditu urte luze hauetan. Gerra zibileko irudi lazgarriak, makiekin izandako harremanak, diktadura garaiko ezkutuko lanak, ikatzezko energiatik eguzki plaken aukerarako jauzia... Espektro zabal eta joria, bere indar eta ilusioak artzaintzan inbertitu dituen gizonak bildu duena.

Degurixako Joxe Bizenteren txabolatik igaro diren milaka lagunek haren berotasun eta irekitasuna jaso dute, eskukada. Hitz guztiak gutxi izango lirateke, Muxibarko artzainari guztion eskerrona aurkezteko.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media