Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Gipuzkoa
mendiz-mendi, mendez-mende

Egileak: Hainbat
Argitaratzailea: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
Orrialde kopurua: 269
ISBN: 978-84-614-0525-1

Ezaugarriak: Naturarekiko kezka ugaldu egin da azken hamarkadetan. Hedabideei esker jakindako eraso eta gehiegikerien ondorioz, nabarmen indartu dira natura babesteko joerak. Sarritan, ordea, kaletarrak naturarekin duen harremana platonikoa da. Natura bera idealizatu egiten da, inoiz urratu gabeko oihala bailitzan, eta haren babeserako gotorlekuak eraiki nahi dira. Bizitzaren edozein esparrutan, ezagutzen duguna estimatzen dugu. Eta estimatzen duguna babesten.

Hogeigarren mendean Gipuzkoak mendi ingurunetik kalera egin zuen. Industriaren hazkunde azkarrak erakarrita, baserritar askok kalerako bidea hartu zuen. Gaur egun, Gipuzkoa kaletarra da.

Zorionez, lantegi industrialak lurraldean oso barreiatuta zeuden eta menditik kalerako emaria lurraldeko herrietara bideratu zen nagusiki, hirietaraino bereziki iritsi gabe. Eta horrela, Gipuzkoak lurralde orekari eusten dio neurri ezohiko batean.

Onuren artean bat: udalerri eta eskualde gipuzkoarrek gaitasun nabarmena dute auto-antolaketarako; nortasun handia ekimenerako.

Beste onura bat: gipuzkoarrok oso hurbil daukagu natura. Edonon bizi garela ere, nahikoa dugu oinez hamar minutu egitea asfaltoa atzean uzteko.

Hala ere, kaletartzeak izan du ondorio ez hain onik. Nahiz herri txikian bizi, kalean ahuldu egiten da naturaren pertzepzioa.

Asfalto gainean mugitzen gara gehienbat, eraikin artean eta horrek, denboraren joanean, natura ezkutatu egiten digu, bertan eduki arren ez dugu ikusten.

Eta Gipuzkoan natura indartsu dago, nahikoa da edozein kaletik 200 metro igotzea baso bikainak, zelai ederrak eta tontor ikusgarriak aurkitzeko.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media