Egilea

Argazkiak

Lotutako artikuluak

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina hil da

EUSKONEWS

Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina hil da. Sarkisian urtarrilaren 21ean hil zen, bihotzekoak emanda. 55 urte zituen.

Vahan Sarkisian Erevanen (Armenian) sortu zen, 1954ko martxoaren 12an. Filologia Zientzietan doktorea zen. Erevanen, Estatuko Unibertsitatean, irakaslea zen, bai eta Filologia Erromaniko Katedraren zuzendaria ere. Armeniera-euskara Estudioen Saileko sortzaile eta irakaslea zen Sarkisian eta Araxes izeneko Armeniera-euskara nazioarteko aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria.

International Linguistic Academy elkargoko zuzendaria zen eta Asociación Internacional de Hispanistas delakoaren kidea. Euskal Herriaren eta Armeniarren arteko lotura kultural eta linguistikoak aztertzearen eta sakontzearen aldeko zen. Euskal kulturaz klaseak ematen zituen Unibertsitatean eta, azken urteotan, euskara ikastaroak ere.

Fontes Linguae Vasconum aldizkarian maiz idatzi zuen. Horrezaz gain, artikulu ugari argitaratu zituen Armeniako, Errusiako, Argentinako eta Frantziako hainbat aldizkaritan.

2002ko azaroaren 29an, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.

Eusko Ikaskuntzako bazkidea zen.

1999. urtean elkarrizketa egin genion Euskonewsen.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media