Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Juan AGUIRRE SORONDO
San Migel goiaingerua ezpatarekin, eta Ararat mendiaren gailurrean hondartuta dagoen Noeren ontziaren barruan erredola: Eskoriatza adierazten duen armarria da, antzina Leintz bailara osoaren ikur zena eta gaur egun, apur bat aldatuta, aldameneko Aretxabaletarekin partekatzen duena.
Ez dakigu noiz, baina oso aspaldian, Eskoriatza hondartu egin zen, familia sakabanatuen ontzia bailitzan, mendiaren itzalpean eta Deba ibaiak alaiki ureztatutako bailararen gainean. Kokagune ederra, kostaldetik barnealdera joateko eta barnealdetik kostaldera iristeko hango eta hemengo belaunaldi ugarik igaro dutena.
Atxorrotz gailurrean Erdi Aroko hondarrak loratzen dira, ontzien eta lanabesen zatiak, monetak eta kaskoak. Izan ere, probintziako leinu handietako askoren jatorrizko lurra izan zen, eta honako aginte-lema hau zuen: “De este Valle sin segundo / la nobleza procedió” (paregabeko bailara honetatik sortu zen noblezia).
Hiribilduak ez zuen hiri-arteriarik ez ezkutuko pasealekurik, hemen “Bidea” zegoen, besterik ez, betiere publikoa eta Historiaren epe luzeetan Errege-bidea izendatua. Hainbat izen (Aranburuzabala, Jose Arana eta Gaztañadui) izan dituen arteria luzearen alde banatan eraikinak pilatzen ziren, eta bertako bizilagunek abegitsu hartzen zituzten euren etxeetako aldabak jotzen zituztenak. Eta kale-bide horren erdian plaza zabaltzen da, eder eta eskuzabal alde guztietatik: ermita eta Santa Marina ospitalea, udaletxe zaharra, benten eta ostatuen oroigarri.
Eskoriatzan, biztanleek duten zuhurtasunaren eta begikotasunaren arteko uztarketa interesgarrian, ateak zabaltzen dizkiguten eran, jauregi eta etxetzarrez jositako kaleen kokapenean... oraindik orain nabaria da oinatzen, ferren eta gurpilen ibilera emankorraren arrastoa. Malenkoniak hartuko gaitu Ferrocarril Vascongado izan zenaren trenbide baztertuak ikustean, baina aurkituko ditugu arrazoiak gipuzkoarra izan arren Arabara begira bizi den herriaren bizimodu sustraitua eta iheskorra dastatzeko.
Eskoriatza: hondartua Bibliako ontzia bailitzen, zirrindola goiaingeru-luma bailitzen.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus