Fuente: Bidegileak
Bizenta Antonia Mogel.
Bizenta Antonia Mogel Azkoitian jaio zen. Bera izan zen euskal literatura idatziaren alorra gorritu zuen lehen emakumea. Idazlanik ezagunena Ipui onac izan zen 1804. urtean argitaratu zuena, baina beste lanik ere egin zuen: Gabonetaco cantia Bizkaitar guztientzat (1819) izeneko kantuaren egilea izan zen, Mahn-en antologian jasoa; Espaiña-ko Gotzai-buruaren Artzai idazkia (1820) euskaratu zuen; eta Ulibarri arabarraren testuak orrazten ere lagundu zuen.