Fuente: Bidegileak
Xabier Peña.
Xabierrek irakasle ikasketak egin zituen Iruñean, eta segidan, beka bati esker, Belgikara joan zen urtebetez, Lovainara, soziologia ikastera. Handik itzultzean, irakaskuntzari heldu zion, Tolosako Eskolapioetan lehendabizi, Zumaiako Maristetan gero.
Bere lanen artean aipatzekoa da Ene Potxolo komedia laburra. 1958an euskara irakasteko Euskal irakasbide laburra argitaratu zuen. 1969an Abere alaiak, ipuin sorta. «El Día», «Euzkadi», «Karmel», «Izaskun» agerkarietan ere parte hartu zuen. Urte asko igaro zituen euskara irakasten Bilbon.