Franzisko Xabier Munibe, Peñafloridako kondea, Azkoitian jaio zen 1729ko urriaren 23an

Franzisko Xabier Munibe

Franzisko Xabier Munibe.

Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez, tituluz Peñafloridako kondea, euskal idazle eta musikagilea izan zen. Euskal Herrian Ilustrazioaren ideiak zabaldu nahian Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuen.

Etxe leinargiko semea izaki, Frantzian egin zituen ikasketak, zientzietan eta arte ederretan prestakuntza ona lortuz. XVIII. mendeko Ilustrazioak Euskal Herrian izandako ereduetako da Munibe. Azkoitiko Zalduntxoei eta Bergarako Errege Mintegiari loturiko pertsonaia du. Nahiz eta obra zerrenda luzearen autore den, euskeraz Gabon Sariak eta El borracho burlado dira aipagarrienak.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media