Ebaristo Bustintza, Kirikiño, 1866ko urriaren 26an jaio zen Mañarian

Ebaristo Bustintza, Kirikiño

Ebaristo Bustintza, Kirikiño.

Euskara-irakasle, poeta, kazetari, euskal idazle, kantu ezagunen letren egile eta hizlari nekaezina izan genuen Kirikiño. Eta epe labur batean Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako katedran ere jardun zuen Azkueren ordez, 1902tik 1906ra bitartean. Beronek deituta, Euskalzale aldizkarian kolaboratzen hasi zenean heldu zion idazketa-lanari. Bertan argitaratu zuen “Zerutar bat” bere lehen obra. 1913an izenpetu zuen estreinakoz Kirikiño ezizenez, Euzkadi egunkariko euskal atalaren arduradun zela.

Bizkaiera maite zuen Kirikiñok. Obra asko itzuli zituen bizkaierara, horietarik asko euskal idazleen lanak ziren: Abelino Barriolaren “Meza Barriya”, Alfredo Etxaberen “Lelo”...

Sormen lanik ere utzi zigun, bestalde: “Antton Berakatz” bakarrizketa eman zuen argitara 1914an eta “Abarrak” herri-hizkera bizian moldaturiko irakurgai errazen bilduma, 1918an.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media