Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Amaia BIDEGAIN
Seaskan, ikasleek frantsesa bigarren urtean hasten dute. Frantses erakaslea izan naiz gela horretan eta euskara entzutea gelan harritu nau. Konturatu naiz bi hizkuntzak ainiz nahasten zirela izan gela barnean edo kanpoan ; horiek interferentziak deitzen dira.
Bi hizkuntzak nola nahasten ziren eta zoin elebidun motak egiten zituen aztertu nahi nituen.
Miarritzeko ikastolan lan egiten dut, bigarren urtean (CE1) 17 haur ziren : 6 neska eta 11 mutiko, denak 2002an sortuak beraz 7 edo 8 urte esperimentu denboran. Denak Miarritze inguruan bizi dira. Egoera soziokulturalaren aldetik, ohartzen ahal gira denak kostaldean bizi direla eta euskara ez dela ugaria haien eguneroko bizian, kanpoan direlarik. Dena den, ikastolan izanki, denak elebidun goiztiarrak dira : bi hizkuntzak ttikitan ikasi dituzte. Hiru talde bereizi ditut : frantsesdunak, elebidunak eta euskaldunak. Hiru talde desberdin horiek bereizteko, burasoek galdezketa bati erantzun dute. Horrekin, lehen hizkuntza eta bigarren hizkuntza bereizten ahal nituen eta etxean baita ingurumenean entzuten edota mintzatzen zituzten hizkuntzak. Frantsesdunak deitu ditut frantsesa ukan dutenek ama hizkuntza bezala, elebidunak dira frantsesa eta euskara izan dutenek ama hizkuntza bezala eta azkenik, euskaldunak dira euskara ukan dutenek ama hizkuntza bezala.
Ondoko taulak hiru elebitasun mota talde desberinen ezaugarriak laburtzen ditu :
Lehen taldea: Frantsesdunak 10 haur |
Bigarren taldea: Elebidunak 3 haur |
Hirugarren taldea: Euskaldunak 4 haur |
|
Bi hizkuntzetan lortutako gaitasuna |
Elebidun nagusiak: frantsesa haien ama-hizkuntza da, haien hizkuntz azkarra da. |
Elebidun orekatuak: euskara eta frantsesa haien ama-hizkuntzak dira, bi inputa ukan dituzte ttikitatik. |
Elebidun nagusiak: euskara haien ama-hizkuntza da, haien hizkuntz azkarra da. |
Bi hizkuntzak jabetzeko adina. |
Elebidun goiztiarrak, kontsekutiboak: Euskara, bigarren hizkuntza, ikastolan ikasi dute 3 urtetik aurrera. |
Elebidun goiztiarrak, aldiberekoak: Bi hizkuntzak bazekizkiten ikastolara sartu aintzin. |
Elebidun goiztiarrak, kontsekutiboak: Frantsesa, bigarren hizkuntza, 7 urterekin hasi dute ikastolan baina ingurumenean lehenago entzun dute. |
Hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko erlazioa. |
Elebidun koordinatuak dira menturaz: bi errepresentazio kognitibo dituzte eta bi hizkuntz-kode. Ez du hizkuntz baten beharra bestea ulertzeko, ez du itzulpenik egiten. |
Interferentziak biltzeko bi metodo erabiliak izan dira. Lehenik frantses kurtso guzietan, ikasleek ahoz egiten zituzten « hutsak » notatu ditut eta sailkatu. Ondotik, Txanogorritxu ipuina kondatua izan zaie bi hizkuntzetan eta haiek berriz kondatu dute euskaraz eta frantsesez. Interferentziak xekatu eta sailkatu ditut Ad Backus eta Margreet Dorleijn (2009) linguistek egin duten sailkapenaren arabera.
- Kode aldaketa, haientzat, esaldian bertan gertatzen da, esaldia bi hizkuntzetan delarik, hastapena batean eta bukaera bestean.
- Mailegu lexikala, hitz bakarreko kode aldaketa da. Hitz bat beste hizkuntzari hartua delarik gertatzen da. Bi motatakoak dira : klasikoa ala isla, determinatzailea aldatzen den ala ez so egin behar da. Frantseseko esaldian, euskarako hitza emaiten delarik determinatzailea gabe (adibidez : « on met pas izenburua ? ») klasikoa da eta frantsesean, euskarako hitza agertzen delarik frantseseko determinatzailearekin (adibidez : « on met les beroki ? ») isla da.
- Mailegu lexikala kode aldaketan sartzen ahal da, esaldiaren hastapena hizkuntza batean baita ta beste partea beste hizkuntzan. Mailegu lexikalaren kasuan izena eta determinatzailea begiratzen dira.
- Kalkoa gertatzen da esamolde eginak hizkuntza batetik bestera transferatuak direlarik.
Argazkia: CC BY - kaleid.
- Mailegu arrunta aldiz, hizkuntza baten hitza hartzea eta bere hizkuntzan emaitea da. Euskaran usu gertatzen da frantseseko hitzari « a » bat gehitzea hitza ez dugularik euskaraz ezagutzen adibidez. Hortan sartzen dira ere gure tikak, baliabide diskurtsiboak, hizkuntz batean mintzatzen girelarik, beste hizkuntzaren hitz ttikiak emaiten ditugularik « enfin » edo « bon » bezalakoak.
- Azkenik, egiturazko transferentzia gertatzen da, hizkuntza batean, beste hizkuntzaren egitura agertzen delarik. Euskara eta frantsesaren artean, hiru mota errexki atxemaiten ahal dira : hitzen ordena, generoa eta ergatiboa. Azken bientzat, generoa ez baita agertzen euskaran eta alderantziz, ergatiboa ez da agertzen frantsesean.
Interferentziak egunero gertatzen dira eta normala den fenomo bat da elebidunarentzat, kaxik inkonzienteki gertatzen dena.
Interferentzien bilaketak eta horren analisiak frogatu digute susmatzen ahal genituen gauza batzu alde batetik eta bestaldetik, emaitza harrigarri batzu ere atera dira.
Baginakien bezala, euskara eta frantsesa hizkuntzek eragina dute bata bestearen gain elebitasun egoeretan. Normala den bezala, euskaldunentzat, euskararen eragina senditzen da frantses esaldietan eta alderatziz frantsesdunentzat, euskal esaldietan frantsesaren eragina senditzen da. Ildo berean, zerbait ez dutelarik menperatzen, haurrek haien ama hizkuntza kopiatzen dute, edo entseatzen dira. Hori gertatzen da harridurazko edo erlatibozko esaldietan adibidez eta hiztegia falta dutelarik ere. Normala den bezala ere, genero huts gehienak euskaldunek egiten dituzte.
Aldiz, harrigarria da frantsedunek ere holako hutsa egitea. Gauza berdina gertatzen da aditzak jokatzerakoan; euskaldunek huts egitea normala da baina frantsedunek ere frango egiten dituzte eta ez baitezpada zailenak, « je m’ai trompé » edo « je suis yaller » bezalakoak belarrian min egiten didate... Arraroa den beste gauza bat : euskara erabiltzen duten gehienek haien frantses esaldietan frantsesdunak dira ! Gauza berdina gertatzen da hitzentzat, euskal hitz anitz sartzen dituzte haien frantses esaldietan. Hitz horiek ikastolako eguneroko erreferenteak badira ere, euskaldunek eta elebidunek ez dute hori egiten.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus