Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Daniel Landart
Argitaletxea: Elkar, 2011
Orrialde kopurua: 168
ISBN: 978-84-15337-07-2
Ezaugarriak: “Erikor baina ez hilkor” erran zaharrari arrazoi eman dio liburu honen idazleak. Biriketako ahuleziarekin sortua, beti eztulka eta sukartsu, Daniel Landart donostiritar laborari semeak ez du baserriaren segida hartu, ez eta ikasketa luzerik egin. Halere, berrogeita hamar urtez lanean ari izan da!
Gazterik hilen zela beldurrez, haurtzaroko oroitzapenak Aihen ahula liburuan plazaratu zituen. Hirugarren argitalpena agortua izanez, eta gainera, segida bat aspaldian hitzemana baitzuen, paradaz baliatuz, zaharberritze eta osatze lan bat egin du.
Ahularen indarra izenburu berdinarekin bi liburu izanen dira. Lehen honetan, bi zati daude: “Laborari semea” deituan, Aihen ahula liburuan agertzen ziren istorioak osoki berriz idatzi ditu eta gai berriak emendatu; bigarren zatian, aldiz, inprimeriako eskulangile baten eguneroko bizitza kontatzen digu.
Bigarren liburuan agertuko dira abertzale eta euskaltzale gisa ezagutu dituen zorionak eta tirabirak. Laborari seme, eskulangile, abertzale eta euskaltzale xume batek eskainitako lekukotasun arraroa.