Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Sustrai erreak 2
Guernica 1937

Egileak: Hainbat
Hizkuntza: Euskaraz eta gazteleraz
Argitaletxea: Aldaba-Gernikazarra, 2012
Orrialde kopurua: 412
ISBN: 978-84-615-7339-4


Ezaugarriak: Aldaba aldizkariaren zuzendaritzak eta Gernikazarra historia taldeak egina da, 1937ko apirilaren 26an Gernikak jasandako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen den honetan.

Gernikan gauzatutako eraso basatiaren funtsezko gaiak eta haien ondorioak aztertzen dituzten zortzi kapituluk osatuta dago obra. Hainbat pertsonaren (Steer, Labauria, Onaindia, Elosegi, bonbardaketatik bizirik irtendakoak...) testigantzez gain, bereziki aipatzekoak dira abiazio alemaniarraren eta italiarraren partaidetzaren eta erantzukizunaren analisia eta, historian merezia duten lekua emate aldera, biktimei dagokienez egindako ikerlana ere.

Jesús Mari Lazkanori, azala eta liburua ixten duen barruko lamina egin dizkigu. Julen Munitis, grafikoak egin eta, antzinako argazkiak oinarri hartuta, lehenagoko Gernika koloretsua koloreetako laminen bidez hurbildu.

Bildutako dokumentazioa ordenaturik, zortzi ataletan banaturik dago lana:
Lehenengoan, erasoa zuzenean jasan zutenen lekukotzak daude. Gernikakoak bertakoak daude, Labauria alkatearen kasu, edota kanpotik etorritakoak Steer kazetaria bezala.

Bigarrenean, mundu zabalean hedatu zen salaketa eta nazioarte mailako eztabaidak.

Bonbardaketarik izan ez zela esateraino iritsi ziren indar frankistak eta euren “Gezur ofizial” izugarria asmatu.

Apirilaren 29an, bonbardaketa baino hiru egun geroago, sartu ziren tropen okupazioaren kronika dakarkigu laugarren kapituluak.

Alemaniarrek eta italiarrek erasoan izaniko erantzukizuna, erasoaren helburuak eta esku hartu zuten hegazkinak dira bosgarren kapituluaren osagaiak.

Seigarren eta zazpigarren atalak, berriz, biktimei buruzkoak dira. Landa lan berritzailea erabili dute Gernikazarra taldekoek dokumentuetara jasota dauden hildakoei izena eta abizena jartzen. Lan eskerga da eta oraindik ere amaitu gabe dagoena.

Oroitzapenetarako tartea dakar azken kapituluak. Euren lana dela eta, bonbardaketarekin edota Gernika-Lumorekin lotutako zenbait lagunen kolaborazioak bildu ditugu bertara.

Argazki bidezko dokumentazioa ugaria da, eta kronologikoki dago antolatuta: Gernika zoriontsu eta baketsua ageri da lehenbizi. Bonbardaketaren osteko lehenengo gaua gero, txikizioa, hondarrak eta, azkenik, Regiones Devastadas zelakoak burututako berreraikitze lanak.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia