Idatzi

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

XXI. mendeko ikasgela digitalak (II/II)

Erika GRANDES MATEOS, Kazetaritzan lizentziatua eta Magisteritzan diplomatua

Klariona erabiltzea ez da gaur egungo eskoletako ikasgeletan erabat baztertu den zerbait; izan ere, klarionek hortxe jarraitzen dute, PDI-en puntero digitalak edota errotulagailu digitalak gero eta gehiago erabiltzen ari badira ere.

Aipatu dugu Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklotik aurrera erabiltzen ari direla arbela digitalak baina zenbait eskoletan gainontzeko ikasleek ere erabiltzeko aukera izan dute. Hau horrela izateko arbela digitala erabil anitzetako gela batean kokatu ohi da eta ordutegi bat ezartzen da irakasle guztiak aukera izateko zenbait saiotan beraien ikasleekin gela horretara joateko aproposa iruditzen zaien gaia lantzera.

Irakasle batek biderketak lantzen baditu arbela digitalean biderketak egiteko ariketak diseinatu ditzake —edota prestatuta dauden programak erabili— eta ikasleek punteroarekin ebaztera atera ditzake. Ikasleak nahi duen kolorea, marra tamaina eta diseinua aukera dezake hauek ebazteko eta askotan hau izaten da ikasle txikiei arreta deitzen diena. Hainbesterako da beraien harridura arbela digitalari arbela magikoa deitzera heldu direla zenbait kasutan. Arbela digitalak ere, besteak beste, irudi geometrikoak marrazteko aukera ematen du eta oso osagarri aproposa da geometria gaia lantzen denerako. Zer esanik ez Ingurunearen Ezagueraren ikasgaiak lantzeko orduan. Arbelean irakasleak aldez aurretik Interneten aurkitutako eta ikasgaiarekin loturiko bideoak edota informazioak ikus daitezke.

Maila guztietan arbela digital bat izatea egoera ideala izango litzateke, honek klaseei etekin handia ateratzeko aukera ematen duelako. Egoera hau existitzen da Orreagako Ama Ikastetxean, Garraldako eskolan (Nafarroan) Pirineo Planari egindako dotazio ekonomikoari esker. Horren bidez nafar Pirineotako ikastetxeetan zenbait arbela digital ezarri ziren Integratik programakoaz gain. Eskola honetan ikasleak zikloka biltzen dira ikasle kopuru gutxi daudelako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako tutoreen geletan arbela digitala dago (DBHn beste batzuk ere). Ikasleak oso ohituta daude teknologia berriekin lan egiten eta irakaslegoak ere errekurtso hau izatea eskertzen du. Ikasturte honetan (2011-2012 ikasturtean) Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan dagoen tutoreak horrela adierazi du: “ematen ditudan ikasgai guztietan arbela digitala erabiltzen dut sarritan baina beste zenbait errekurtso batzuk ere ahaztu gabe. Ikasleek arreta erabat mantentzen dute arbelarekin baina pantailarik gabe ere ikasten jakin behar dutela uste dut. Dena den, arbela digitalak aukera paregabea eskaintzen du kanpoan dagoen errealitatera hobeto hurbiltzeko”.

Arbela digitala osagai batek baino gehiagok osatzen dute

Arbela digitala osagai batek baino gehiagok osatzen dute, ordenagailuak, proiektoreak eta pantailez gain, beste osagai hauek ere beharrezkoak dira: arkatzak edota punteroak (ordenagailuak duen sagutxoaren funtzioa betetzen du), lurreko pedestala, bluettoth-a, webcam-a eta soinuaren areagotzeko sistema.

Arbela digitalak gero eta gehiago ezartzen ari dira gure eskoletan. Adibidez, Donostiako Amara-Berri LHI Ikastetxetik azaldu digutenez, eskola honetan 6 arbela digitala daude eta 7.a martxan dago. 3. zikloko baliabidea bezala planteatuta dago. Lehen Hezkuntzako 3. zikloko arlo guztietan erabiltzen da. Hala ere, eskola honetan, 2. zikloan ere erabiltzen da, matematikan eta ingeleran batez ere. Arlo hauetako Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloan dauden zenbait irakaslek hauek erabiltzearen alde onak baina baita desabantailak ere azaldu dizkigute:

Abantailak

Desabantailak

- Hizkuntzetarako oso tresna egokia (entzumena, irakurmena... arlo guztiak era interaktiboan landu egiten dira).
- Ikasleentzat oso erakargarria, arreta mantentzen laguntzen die.
- Ingeleserako argitaletxeek material didaktikoak atera dituzte DVDa eta guztiz. Egokiak eta atseginak.
- Ikasleen arreta handiagoa lortzen da.
- Ulermena erraztu egiten da oinarri grafikoei esker.
- Oso dinamikoa: joku pedagogiko asko erabil daitezke.
- Irakasleak behar duen guztia elkarrekin dauka: kanoia, internetik informazioa jaisteko aukera...
- Oso atsegina eta bizia: koloreak... ikasleek bisualki ikasten dute intelektualki lortu behar dutena.
- Oso interaktiboa.
- Ikasleen partaidetza areagotzen da.
- Oso erritmo bizkorra ematen dio saioari.
- Ikasleak oso erne eta oso adi egoten dira. Beraz, gutxiago galtzen dira.
- Atzera bueltatzeko aukera ematen du.
- Zoragarria da. “Mundura irekitzen den” leiho bat da, hau da, mundua gelan sar dezakezu.
- Ikasleak oso motibatuak azaltzen dira.
- Ez duzu behar ez CDrik, ez DVDrik. Material guztia arbela digitalean daukazu.
- Ikasleen ikasteko motibazioa handiagoa da. Oso gustora ibiltzen dira.
- Baliabide guztiak eskura dauzkazu nahi duzun guztietan.
- Oso interaktiboa da, beraz, aberasgarria.
- Arbelaren softwarrak ematen dizkizun aukerak.
- Gelan Internet erabiltzeko ematen dizun aukera.
- Interaktibitateari esker, umeen arretak denbora gehiago irauten du. Beraz, nekea beranduago agertzen da eta saioari probetxu gehiago ateratzen zaio.
- Teknika berriak erabiltzeko aukera.
- Oso erosoa: baliabide guztiak zentralizatuta (arbela, bloga...)
- Gelan dago. Lehen proiektorearekin ibili behar zen gora eta behera, gelan ez zegoelako.
- Jolasa asko daude, adibidez, hiztegia lantzeko. Ikasleek jolasten ikasten dute.
- Ekologikoa da. Paper gutxiago erabiltzen da.
- Ikasleen autonomia eta ardura lantzen da.

- Prestakuntza garrantzitsua da: arbela digitala nola erabiltzen den ezagutu behar da, programa ondo ezagutu behar da...
- Pertsianak jaitsi behar dira ondo ikusteko. Oso argi gutxi geratzen da gelan.
- Bi personak batera ezin dute erabili. Arbela arruntak ematen zuen aukera galdu egiten da.
- Interneten menpe zaude. Internet behar duzunean, eta konexioak porrot egiten badu, saioa bertan behera gera daiteke.
- Prestakuntzak denbora hartzen du. Askotan ezin duzu eskolan egin eta etxean egin behar.
- Arbela digitalak oso garestiak dira.
- Internet konexioa funtzionatzen ez duenean saioa birplanteatu behar duzu.
- Askotan, infrastrukturaren limitazioa.
- Erakargarria denez, egin daitekeen gehiegizko erabilpena.
- Ez du inprobisatzeko aukerarik ematen.
- Oso ondo prestatuta eraman behar duzu gelara, ondo menperatuta. Bestela, denbora asko galdu egiten da.
- WIFIaren limitazioak.

Ikasgeletan erreminta berri hau erabiltzen duen ikaslegoaren iritzia ezagutzea da instrumentu berri honetan gehiago sakontzeko modua, ez dugulako ahaztu behar honen bidez edukien irakaskuntzaren metodologia aldatzen ari dela. Horregatik, orain irakurriko ditugu leku desberdinetako irakasleen edota PDIarekin lan egin dutenen iritzia zeren eta, herri desberdinetakoak izan arren, PDIaren erabilpena, beren praktika, ikusten dizkioten onurak batia beldurrak eta zalantzak ere, gaur egun, oso antzekoak dira.

Pablo Sola, IntegraTIK programaren koordinatzailea (Nafarroa):

Irakaslegoari eskaintzan dizkion abantailak asko dira, sarearen bidez (Internet edota Intraneten bidez) bideo, audio eta programa informatikoen errekurtsoak elkartzen dituelako. Bestalde, lantaldean lan egiteko moduak errazten ditu: lanen zuzenketak, muralen, eskemen edota bloggen elaborazioa. Hala ere, ikasleek erraminta hauek hain eskura ez dituztela onartu behar da, tabletekin edota portatil txikiekin lan egiteko modua nahiko desberdina delako. Eragozpen bezala: hasieran irakasleek teknologiari buruzko gaurkotasunaren beharra, lehen erabiltzen zituzten material didaktikoen berrikuntzaren beharra, kasu batzuetan suposatzen duen menpekotasun teknikoa autonomia pixkat bat lortu arte.

José Luis Rodríguez (CEIP Mariana de la Calle, El Coronil, Sevilla):

Pertsonalki, nik iaz Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako tutore bezala, dexente erabili nuen eta PDIren kuestio guztiaz ezagutzeaz arduratu nintzen nahiz eta denak ezagutzera ez ailegatu. Matematiketan eta Ingurunearen Ezagueran gehiago erabiltzen nuen PDIa. Nire eguneroko lanean, pertsonalki asko lagundu dit PDIak. Datuak hobeto antolatzen dira, bisualagoa da eta azalpen berbera berrerabili dezakezu. Dena den, laguntza baino gehiago zama bat suposatu zuen bosgarren mailakoentzako portatilen zain egon ginenean eta ondoren horrela hasi zirenean horrela: “ez zait pizten”, “ez zait itzaltzen”, “bateriarik gabe nago”, edota beste batek pantailako atzeko planoa aldatzen ari dela zuk azaltzen edota zuzentzen ari zarenean, zure mahaiko ordenagailuak blokeatzen denean, egunean bizpahiru aldiz berpiztu behar denean. Dena den, existitu behar direlakoan nago, onak direlako; ni lagundu naute. Hala ere, gela barruan lan egiteko dinamika desberdin bat sortzen du, ezagutu behar dena kontrolatu ahal izateko. Jarduera tradizionalak ere sartu behar direlakoan nago ordenagailuek ere akatsak izaten dituztelako.

M? José Romero Mejía, laguntzako irakaslea Haur Hezkuntzan (CEIP “Rufino Blanco”, Guadalajara):

Nire eskolan 4 PDI daude. Ez daude gela guztietan. Haur Hezkuntzan bat dago; besteak Lehen Hezkuntzako geletan: bat lehenengo mailan, beste bat, hirugarren mailan eta azkena seigarren mailan. Irakaslegoak zein ikaslegoak erabiltzen ditu (irakasleak azalpenak emateko, jardueren zuzenketerako, pelikulak zein bideoak pasatzeko, etabar; ikasleek ariketak zuzentzeko edota indartzeko ariketak egiteko erabiltzen dute). PDI erabiltzeko adina ez da oztopo bat. PDI gehiago edo gutxiago erabiltzen da irakaslearen arabera. Azken bolada honetan ez dira gai honi buruzko ikastaroak eskaini nahiz eta erabiltzen dugun argitaletxearen ordezkariak baten bat zin egin, baina auskalo noizko egingo dugun. Zorionez, lankideek euskarri informatiko honen oinarrizko erramintak erabiltzen dituzte. Beraz, zailtasun batzuk alde batera utzita (konfiguratzeko arazoak edota instalazioarekin zerikusia dutenak) PDIak erabiltzen direla esan daiteke, nahiz eta bere erabilpena oso orokortuta ez egon.

Foto: CC BY - Angelo Gonz?lez

Ikasleak oso ohituta daude teknologia berriekin lan egiten eta irakaslegoak ere errekurtso hau izatea eskertzen du.
Argazkia: CC BY - Angelo González

Pertsonalki oso erabilera anitzeko baliabidea dela uste dut, ikasleengan motibatzio handia sortzen duena beraientzat oso gauza berria delako. Irudien emisioaren kalitate onak ikasleen arreta bereganatzen du; ikurren elkarreragina, soinuak eta ordenagailu batetik pantaila handi batera eraman daitekeen guztiagatik ere beraien arreta mantentzen da. Dena denbora errealean eta azkar (behin edo bitan sakatzearekin).

Teknologia berri guztiak bezalaxe, hauek ere desabantailak dituzte eta ongi badoaz primeran doa dena baina zerbaitek akatsa sortzen badu jende kualifikatua behar da hauek konpontzeko. Horregatik alternatiba tradizionalak ezin dira ahaztu hau edozein unetan gerta daitekeelako. Makinak ahulak dira, etengabeko desgastea pairatzen dute, jende askok erabiltzen ditu eta batzuk ez dakigu behar bezala erabiltzen. Beraien mantenimendurako jende prestatuta behar da. Orokorrean, formakuntza gehiago behar dela eta beraien erabilpena eta presentzia gehiago areagotu behar dela uste dut. Honekin batera mentalitate aldaketa bat ere gertatu behar delakoan nago eta honen alde mundu guztia ez dago ados.

Marga Alonso, Lehen Hezkuntzako irakaslea (C.P El Coto, El Entrego, Aurelio Erregearen San Martinen Udalbatza —Asturias—).

Nire ikastetxeak orain dela urte batzuetatik arbela digitala badu, lehendabizikoa 2008ko urrian ezarri zen. Baina gehiago badaude:

- Ikasgela Eredua (1): Instalatu zen lehendabizikoa izan zen. Ikasgela eredu honek hogeiren bat ordenagailu ditu. Ikasleek beraien ordenagailuekin lan egingo dituzten orrialdeak aurkezteko eta Interneten bidez edota beste programa interaktibo batzuen bidez ariketak egiteko erabili izan da eta erabiltzen jarraitzen da. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako seigarren maila arte erabiltzen da. Horretarako egutegi bat ezarrita dago eta bertan Tutoretzarako zein ingelerako eta asturiar hizkuntzarako hartutako orduak kontutan hartzen dira. Hutsune libreren bat gelditzen da, eta txanda hartu nahi duenak apuntatu egin behar du planteatzen diren beharren arabera erabil ahal izateko. Ikasgela hori ere Teknologia Berrietako koordinatzaileak urtero ikastetxean antolatzen dituen informatikari buruzko mintegiak emateko erabiltzen da. Mintegi hauetan teknologia honek eskaintzen dizkiguten aukeretan zein ezagutzan sakontzen da. Ikasturte honean gelako bloga eta Edmodo plataformaren erabilpena lantzen ari da.

- Haur Hezkuntza (1): 5 urteko ikasgelan dago eta Etapa guztietako ikasleek maiz erabiltzen dute.

- Lehen Hezkuntzako 1. Zikloa (2): Bat lehen mailako ikasgelan eta bestea bigarren mailan. Berrienak dira. Ziklo honek lan egiten duen argitaletxe eta Ikastetxearen arteko akordio bati esker ezarri ziren.

- Lehen Hezkuntzako 3. Zikloa (4): Bat seigarren mailako gela bakoitzean eta beste biak bosgarren mailakoetan. Hauek Eskola 2.0 Programaren barruan daude.

- Ingelera eta Musika emateko konpartitzen den ikasgela (1)

Arbela digitalen erabilpenerako ikastaroan eskeini dira nire ikastetxan. Ni modu jarraian erabiltzen hasi naiz aurtengo urtarriletik aurrera, lehenengo mailan, martxan jartzea lortu zenetik. Arbela tradizionala ere erabiltzen jarraitzen da. Liburuko jarduerak aurkezten dira eta arbela digitalean zein liburuan jarduerak egiten dira aldi berean. Kaligrafia hobetzeko ere erabiltzen dugu eta horretarako hizkiak pautara ajustatzen ditugu. Oraindik ez ditugu jarduera interaktiborik diseinatu, argitaletxeak eskeintzen dizkigutenak erabiltzan ari gara. Pantaila erraldoi bezala ere erabiltzen ari gara eta horrela Internetek eskeintzen dituen jarduerak egiten ditugu wifi sarea baitugu nahiz eta batzuetan kolapsatu.

Pertsonalki, haurrak asko motibatzen dituen zerbait delakoan nago, aukera pila bat eskeintzen ditu (oraindik aztertzen ari naizenak). Irakaskuntzak aurrerapauso kualitatibo izugarrizkoa da, klariona konplementatzen duena , XXI mendean erabat sartzen ari dena.

Eragozpen bezala esango nuke denbora dexente eskeini behar zaiola honi guztiari arbelaren erabateko funtzionamendua ezagutu ahal izateko. Denbora da gutxien duguna ikastetxean eta horrek eskatzen du etxean ere lan egin beharra gure ordutegitik kanpo.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia