Escribe

Egilea

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Bideoa: Uda Ospatuz. Karmengo Amaren prozesioa

EUSKOMEDIA

Aurreko ekimenetan bezalaxe, honako lan honek bi xede nagusi ditu: batetik, ikusgarria gerta daitekeen produktua eskaintzea aparteko irudiak erabiliz; bestalde, udaberritik udazkenera bitartean esanguratsuak ditugun 25 ospakizun horien deskribapen soila burutzeaz gain, ezaugarri eta oinarri nagusiak erakutsi nahi dira. Harreman eta lotura horien bitartez, jendeak euskal festa giroak bizi izan duen aniztasuna eta muina bereganatu ahal izango du.

San Prudentzioko festak, Kaxarranka, Pastoralak, San Juan eguneko sua, .... horiek guztiek Euskal Herriko lurretan barrena eraman gaituzte festaz festa, ospakizun anitzetan murgilduz, ohitura zaharrak erakutsiz eta sentipen berriak sorraraziz.

 

Karmengo Amaren prozesioa

Non eta noiz

Pasaia – Uztailak 16

Zer gertatzen da

Marinel-herrietako jaiak oso bereziak dira, nortasun handia izaten baitute. Jai-pozaz gain, festa horietan itsasoko ogibide gogorra dutenen arteko elkartasuna adierazten dute herritarrek, eta erromeriak, errituak eta jolasak egiten dituzte uraren inguruan.

Nekazaritza guneetan baserritarrek San Isidro zaindariari ohorea egiten dioten moduan, itsasaldeko marinelek Karmengo Ama omentzen dute uztailaren 16an. Arrantzale beteranoek sorbalda gainean eramaten dute zaindariaren irudia itsasontziraino. Ur ertzetik ehunka lagunek alaitasunez eta hunkituta jarraitzen dute segizioa. Itsas salbea abestuz eta itsasoan hildakoak oroitzeko lore eskaintzarekin amaitzen da prozesioa. Itsasontzian sirena hotsek eta bertaratutakoen txaloek agurtzen du ekitaldia.

 

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia