Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
EUSKOMEDIA
Aurreko ekimenetan bezalaxe, honako lan honek bi xede nagusi ditu: batetik, ikusgarria gerta daitekeen produktua eskaintzea aparteko irudiak erabiliz; bestalde, udaberritik udazkenera bitartean esanguratsuak ditugun 25 ospakizun horien deskribapen soila burutzeaz gain, ezaugarri eta oinarri nagusiak erakutsi nahi dira. Harreman eta lotura horien bitartez, jendeak euskal festa giroak bizi izan duen aniztasuna eta muina bereganatu ahal izango du.
San Prudentzioko festak, Kaxarranka, Pastoralak, San Juan eguneko sua, .... horiek guztiek Euskal Herriko lurretan barrena eraman gaituzte festaz festa, ospakizun anitzetan murgilduz, ohitura zaharrak erakutsiz eta sentipen berriak sorraraziz.
Antzuola – Uztailaren hirugarren larunbata
Mairuaren Alardea Antzuola udalerriko errito nagusia da, urteroko euskal herri-errito tradizionalen artean jatorri erlijiosorik (ez dago dibinitate bati loturik) ez duten bakanetakoa. Koreografia konplexukoa da: armadunen eta musikarien desfilea, su hutsezko fusil tiroak eta kanoikadak, antzezpen bat, abesbatzak kantatutako bertsoak, herriko banderaren entrega, diskurtsoa eta antzezpen bat. Osagai bakoitzari dagokion janzkeraz agertzen dira partaideak, zaldizkoak eta guzti. Ondoren, Alardearen osagarri baina ez osagai, euskal folklorearen dantzaldiak burutzen du ekitaldia.
Konplexutasunak ez du apaltzen figura nagusiaren protagonismoa: preso dagoen errege mairua, berriro eraso ez duela egingo agindu ondoren aske geratzen dena. Gainerako elementuak antzezpenarenari loturik agertzen dira. Izan ere, Alardeak 920an Junkadia edo Junkariako (Moret historialariak XVII. mendean zioenez bertako euskaldunek hala deitzen zuten gaztelaniazko Valdejunquera) batailaren ondorioz antzuolarrek irabazi omen zuten borroka ospatzen du. Koreografikoki antzezpen, diskurtso eta desfilearen muinak, funtsean, ehun urte luze baditu ere (lehenagoko daturik apenas dagoen), frankismoaz geroztik ospatutakoarekiko pertzepzio-aldaketa gertatu da, bai eta koreografian islatu ere.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus