Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Joseba Imanol URCOLA ARESTI
Kirolaren eta soin jardueraren arloa pentsamolde teknokologikoan oinarriturik dago (Appel, 1996). Honi faktore ekonomiko eta politikoak gehitzen badizkiogu, gizarte lerrokatu batean bizi garela konturatzen gara non ariketa fisikoa egiten duten pertsonak eta kirolariak konbentzionalismoei jarraituz aritzen dira, errealitatea zein den hausnartu barik.
Aro modernoaren krisialdia aztertuz kirola giza fenomeno kapitalista bihurtu dela argi antzematen da eta eraldaketa nabarmenekin batera nagusitu zaigula; antropologikoki, bizitza ekoizkorra eramateko ikuspegi bakarreko gizakia agertzen zaigu; politikoki, neoliberala den ereduan gaude non ariketa fisikoa etekin erabilkor bezala saltzen da; epistemologikoki, arrazoi zientifiko instrumentala nagusitzen da kirolaren eta ariketa fisikoaren teknika garrantzitsuegi bihurtuz (Cagigal, 1996) gizakia bigarren atal batean geratuz (Fraile 1999:690):
“Para Vattimo (1990) supone el final del dogmatismo; según Lyotard (1984), el momento de la emancipación; para Lipovestky (1990) es el culmen de la personalización y de la democratización. Para Habermas (1982) el postmodernismo nace como crítica al positivismo y al pensamiento dialéctico, cuestionando la concepción de la sociedad como sistema. Las corrientes críticas, tratan de repensar y reconstruir el significado de la emancipación humana, desde las características específicas de una sociedad contemporánea”.
“Kirolaria tresna bat da etekina ateratzeko balio duena. (Castells, 2001); gizakia balore gabezian jauzten da eta sistemak lehia eta ikuskizuna bere gainetik jartzen ditu erabilkor eginez.”
Argazkia: CC BY - Dreaming in the deep south.
Filosofikoki, arrazoi instrumentala nagusitzen da (Azeredo, 2003). Kirolaria tresna bat da etekina ateratzeko balio duena. (Castells, 2001); gizakia balore gabezian jauzten da eta sistemak lehia eta ikuskizuna bere gainetik jartzen ditu erabilkor eginez, ospe ekonomiko politiko eta sozialaren zerbitzura.
Guzti honen ondorioz, kirolariak gauzatuak (Cagigal, 1996) dira. Sozialki denbora urre bihurtzen den momentuan, errekorraren konzeptuak ere garrantzia hartzen du; ildo honi jarraituz, gorputzaren ego-building fenomenoa (Lipovetsky, 1994) agertzen da narzisismoa bultzatzen delarik.
Kirolaria eta aro garaikidearen langile industriala parekatu egin daitezke eta osasuntsu egotea lanerako erabilgarri izatearekin (González, 1984). Modu honetan, langileen denbora librea eta kirol gogoa bateratu egiten dira. Ondorioz, giza lerroketa eta jendetza kontrolpean izatea gauza bera bihurtzen direlarik. Era honetan langileak ahaztu egiten dira beraien benetako arazoetaz arbitroaren edo kirol ikusmiraren menpean geratuz.
Aldi berean, gorputz imajina eta gimnasioetako kultura zabaltzen da, non helburua jarduera fisiko artifiziala bultzatzea eta pentsamolde mugatu baten bidez ariketa fisikoa erabilkor bihurtzea da, estilo desegokiak direla medio. Pertsonak izan ditzakeen pentsamolde eraikitzaileak baztertuak dira forma bakarreko ikuspegiak nagusituz (Asensio, 2004). Pertsonak dituzten iritziak eta ezagutzak alde batean geratzen dira eman diezaiokegun zentzua eta esanahia deseuztatuz.
Egoera honetan, kirolariak berezilariaren gaitzan hezitzen dira teknifikazioari garrantzi gehiegi emonaz. Bestalde, ariketa zelaiak trebatze guneak dirudite (Lipovetsky, 1994) non pertsonak entrenatuz gainera lehiakortasun eta efizientzirako zuzenduak dira. Kirol hastapenean ere, lehiakortasunerako gehiegikeria somatzen da eta umeak (denbora-lana-produkzioa) elitearekiko bideratzen diren moduan, heziketa propaganda hutsa bihurtzen da (Vaquero, 2002).
“Kirolariak berezilariaren gaitzan hezitzen dira teknifikazioari garrantzi gehiegi emonaz.”
Argazkia: CC BY - istolethetv.
Beste alde batetik, ariketa fisikoa funtsezkoa bihurtu den heinean, bere giza esanahia eta zentzua guztiz galdu dira. Gaur egun soin jardueretan zer egin behar den argi daukagu, baita zelan egin eta ze momentuetan ere, baina tamalez inork ez du argi zein den norabidea. Hori dela eta, zentzuaren krisian gaudela esan daiteke (Mardones, 1985) eta hausnarketa prozesuak alde batera utzi direla, gero eta imajinazio eskasagoa izanik soin jardueretarako (Racionero, 1977). Gure motibazio naturalak baztertuak geratu dira eta mediku zein giza onarpenak edota Fitness monitoreak gure gainetik jarri ditugu inongo hausnarketarik egin barik (Schön, 1992) eta geroko eraginetan erreparatu gabe.
Goi mailako kirolak jokabide estereotipoak zabaldu ditu. Hau da, gutxika bada ere entrenamendu ordu kopuruak eta etekinak bere zentzu osoan oinarritzat hartu dira, honek ekarri ahal dituen eraginak kontutan hartu gabe. Hori dela eta, nagusi egin den pentsamoldea hurrengoa da “Gero eta gehiago hobe”, nahiz eta ez antzeman hobe dela “Gutxiago baina hobeto”. Ez gara kontutatzen ariketa gutxi bezain desegokia dela gehiegi egitea. Beraz, homeostasis psico-fisikoan galera izan dugunaren seinale hurrengo hauek ditugu; kirolariaren bihotzeko arritmiak, nerbio sistema alterazioak, osteoporosiak...
Beste adibide argi bat gimnasioetan urteotan nagusitu diren gihar jarduerak ditugu. Pertsona askok body-building ereduan parte hartzen dute, gorputzaren irudiari gehiegi erreparatuz. Guzti honek ikuspegi edo hautemate arazoetan sartzen ditu eta amaiera bigorexia deritzogun gaixotasunean erortzea da. Pertsona hauek jarrera narzisista izaten dute, adibide gisa; ispiluan etengabe begiratzen dira, elikadura hiper-proteiko obsesiboa izaten dute, ariketa etengabeetan sartuta daude, ezegonkortasun emozionalaz gain ohitura desegokiak (goiz altxatu, orduro jan) izaten dituzte, agresibitatea eta umore txarra, mitomania eta abar bezalako ohiturak argitasunez erakutsiz.
Autokritikaren ikuspuntutik, gizarte eredeuen aurrean, zalantzak izatea kalte larriak sortzen dituela esan daiteke eta arazo larria bihur daiteke autoestima baxuak areagotuz. Hau da, gure beldurrak errealitatea baldintzatzen dute. Sozio-krítikaren ikuspuntutik, modan oinarritutako gizarte batean gaudela argitasunez esan daiteke. Hori dela eta kontutan izan beharko genuke askotan entzuten den hurrengoko adierazpen hau: “Pentsatu ezazu zuk zeuk, beste batek zugaitik pentsatu aurretik!”
Azken hamarkada honetan kirol praktikak gizartearen onarpenak hornitu (Lipovetsky, 1994) eta era berean egitura funtzional desberdinak sortu dira: kirol-aisialdia, kirol-osasuna, kirol-lehia, logika post-moralistarekin bat jarri direnak eta gure itxaropenak kirolarekiko mugatzen dutenak. Hau da, ez dugu ezer itxaroten hedonismo psiko-físikotik at, norberaren erronka, erlajazioa eta emozio korporala helburu nagusiak direlarik. Guzti honek, Fitness kontzeptutik Wellness adierazpenera bideratu gaitu. Kirol praktika fisikoa banakako kulturaren ikurra bihurtu da, gure gorputzaren ezinegonean oinarritua.
Ondorioz, pertsonen jokabideak zenbait esanahi bereganatzen dituzte osasuna eta gizartearen ikuspuntutik justifikatzeko zailak direnak, esate baterako; ariketa fisikoaren zenbaketa energetikoa, kirol elikaduraren inguruko obsesioa, gorputz neurketak (gantza kopurua, somatometria, pisua...), erresistentzi froga beldurgarriak (Ultra-maratoiak), emozio gogorrak (arriskuak, abentura, esfortzu disziplina). Baina guzti honek ez du esan nahi logika narzisista galtzen denik, alderantziz, gorputz kapitalaren erabilgarritasuna nagusitzen da eta gure buruaren eta gorputzaren gatibu bihurtzen gara (Lipovetsky, 1994).
Honez gain, banakako kirol eskariak asetzeko kirol merkataritzara iristen gara non ariketa fisikorako eskaintza, luzea bezain pozoingarria da. Hau da, osasunari baino modari erantzuten dio gehienbat. Banakakoaren kultura dena gehitzera, hobetzera eta irabaztera doa baina helburuei eta zentzuari erreparatu barik.
Guzti honen ondorioz eta era batean, etekin eskakizunei erantzuteko dopingaren fenomenoa azaltzen zaigu. Gizartea konzientzia faltsuan sartzen da, iruzurrak direla medio eta kirolariaren posibilitate naturaletatik harago. Beraz, kontutan izanda kirolean moralitate eta etika falta dugula, testak, kontrolak eta zigorrak gehituz bakarrik orekatu daiteke aipatutako guzti hau. Diruak agintzen duen bitartean inoiz ez gara iritsiko lehiaketa garbi eta osasuntsu batera eta horren lekuko, askotan kirol zaleak dituzten arazoak: anabolizanteen erabilpena, odol zirkulazioak sortutako kalteak, kortikoide gaitzak...
“Gorputz kapitalaren erabilgarritasuna nagusitzen da eta gure buruaren eta gorputzaren gatibu bihurtzen gara.”
Argazkia: CC BY - freakyman.
Cagigal (1996) doktoreak egindako tesietatik abiatuz, elitezko kirolariarengan eta kirol profesionalean, kezka larria somatzen da automatizazio eta trebatze prozesu batean murgildurik daudelako eta lehiakorregi den gizarte batean sartuta sentitzen direlako. Hau da, kirolariak gizarte garaikidearen urrezko txiroak dira emaitzei eta zenbakiei erantzuna eman behar dietelako. Hala ere, oraindik pentsatzen da gizartearen arazo eta agresibitate libidinalak (Marcuse, 1981) diren energiak bideratzeko kirol praktikak lagungarriak direla (González, 1984:6):
“No olvidemos que educar significa ayudar al individuo a mejorar humana y socialmente y que el equilibrio mental depende del equilibrio físico, como nos recordaba Ramon Labayen en la revista de educación deportiva Kimu, aportando un carácter libidinal, liberador de pulsiones primarias intuyendo las tesis de la teoría somato-psíquica que se evidencia empíricamente en el magistral estudio de Dorothy V. Harris: “¿Por qué practicamos deporte?” publicado por la editorial Jims.”
Beste alde batetik, hausnarketa prozesuak baztertuak daude eta hauen ordez heziketa gabeziak agertzen dira. Kirolean parte hartzen dutenek ez daude gizatasun mugimendua barnetik sortzeko prest (Prat, Martínez, 1996:403):
“Los estudiosos que orbitan en torno al mundo del deporte, los asesores de las federaciones, son prevalentemente biólogos, médicos y psicólogos conductistas, portadores de una visión factual y positivista de la performance deportiva, así como de la realidad social. Y los mismos sociólogos, a quienes se encargan investigaciones, usan aproximaciones cuantitativas, muy apreciadas en el ámbito deportivo, porque están en sintonía con el ideal de la medida a cualquier coste.”
Gaur egun, kirolaren errealitatea eraldatzen dagoen munduari erantzuna emateko dago. Hau da, gure hautemate ahalmenak sendotzeko eta gizakiaren beharren inguruan desorekaturik ez ibiltzeko (Marcuse, 1981). Izan ere, soin hezitzaileon helburua arrazoi kritikoa berpiztea eta orekatzea da (Habermas 1996). Kirola eta giza zientzia eskutik joan ahal izateko eta kirol errendimenduaren monopolioari erantzun egokia emateko, bai ohiturak zein egiteak zalantzan jartzeko prest egon behar gara eta ahal den heinean (Cagigal, 1996) kirol pedagogia sortzeko (González, 1984: 8):
“Los hombres mermados en sus más intimos valores de individualidad e identidad nunca constituirán verdadera sociedad, sino manada, rebaño (...) teatro, expresión corporal, música, danza, etc (...) Entre ellos está el deporte activo, donde el individuo se experimenta a si mismo como co-protagonista de la acción. Actúa la persona íntima y actúa en vinculación social primaria.”
Soin hezitzaileak garenok, mundu hau lehiakorra eta globalizatua dela ikusirik, kirolariei heziketa bideak eskeini behar dizkiegu, batik bat aukerak izan ditzaten gizarteratzeko kompetentzi egokienekin. Hala ere, gizartea gaur zabalik geratzen da erronka sozialei erantzuteko.
Bibliografia
APPEL, M. (1996). Política cultural y educación. Madrid: Morata.
ASENSIO, J.M. (2004). Una educación para el diálogo. Barcelona: Paidós.
AZEREDO, T. (2003). Comprender y enseñar. Barcelona: Grao.
CAGIGAL, J.M. (1996). Obras selectas. Cádiz: C.O.I (3.Vol).
CASTELLS, M. (2001). La era de la información. Vol. I. La sociedad de la red. Madrid: Alianza.
FRAILE, A. (Coord). (2004). Didáctica de la Educación Física: Una perspectiva crítica y transversal. Madrid: Biblioteca Nueva.
FREIRE, P. (1969). La educación como práctica de libertad. Madrid: Siglo XXI.
GONZÁLEZ, V. (1984). Notas acerca de la sociología del deporte. Revista de Sociología Vasca. Bilbao: Gizartea.
HABERMAS J. (1996). Conciencia moral y acción comunicativa. Barcelona: Península.
HOYOS G. (2004). Educación y ética para ciudadanos. Documento electrónico, http// www.campus-oei.org /
LIPOVETSKY, G. (1994). El crepúsculo del deber. Barcelona: Anagrama.
MARDONES, J.M. (1985). Razón comunicativa y Teoría Crítica. Leioa: U.P.V.
MARCUSE, H. (1981). El hombre unidimensional. Barcelona. Ariel.
PRAT, J. MARTÍNEZ, A. (1996). Ensayos de antropología cultural. Barcelona. Ariel.
RACIONERO, L. (1977). Filosofías del Underground. Barcelona: Anagrama.
SCHÖN, D. (1992). La formación de profesionales reflexivos. Barcelona. Paidos.
VAQUERO, A. (2002). Claves para la formación del profesorado de educación física desde una perspectiva crítica: análisis de un proceso formativo y alternativas. Tesis doctoral. Leioa: UPV.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus