Idatzi

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Musika garaikidearen presentzia eta erabilera Bigarren Hezkuntzan: Euskal Autonomi Erkidegoan izandako ikerketa

Ana URRUTIA RASINES

Doktorego tesi honetan musika garaikidearen ezjakintasunarengandik baita musika garaikidea eta musika hezkuntzaren arteko urruntzetik ere hasi gara. Bigarren Hezkuntzan, DBH eta Batxillergoan, agertu eta erabiltzen den ikertu nahi izan dugu, hezkuntza orokorraren azken beharrezko tartea delarik. Musika garaikidearekiko irakaslegoaren jarrera, gelan erabiltzen den, bere aukera didaktikoei buruzko iritziak eta honen guztien arteko erlazioak ezagutu nahi izan ditugu eta beste irakaskuntzaren ezaugarri batzuekin ere aztertu nahi izan ditugu. Horretaz gain, emaitzak direla eta, konposatzaileen iritzia ezagutu nahi izan dugu.

XIX. mendearen bukaeratik musika arloan izandako sistema tonalaren higadurak eta elektraztapenak sormenean aukera berriak eta askatasun handiagoa ekarri zituzten. Tresnak eta baliabide berriak erabiltzen hasi ziren eta estetika berriak sortu ziren, aniztasuna eta eklektikotasuna dutenak. Egun, hainbat mota eta konposatzaile asko dago eta emakumearen presentzia azpimarratu behar da. Musika garaikidea, XX. eta XXI. mendearen musika landua da baina gizartean oihartzun txikia du, nahiko ezezaguna da eta, askotan, emanaldi espezifiko batzuetan besterik ez da erabiltzen.

Aitzitik, estetika berri hauek musika gelan azaldu behar dira formazio ugari, gaurkoa eta integratzailea lortzeko. Horretaz gain, musika garaikidea erabiltzen duen pedagogia aktiboa eta inklusiboa da: Soinuarekin esperientzian eta sormenean oinarritzen da eta ikasle guztientzako jarduera eskuragarriak proposatzen ditu, ikaslea entzule, jotzaile eta sortzaile garatzeko.

60. hamarkadatik aurrera, pedagogo batzuek musika hezkuntzako metodoetan aldaketa proposatzen dute eta bere argitalpenetan (Schafer, 1965, 1970, 1975, Paynter, 1972, Reibel, 1984, Schaeffer, 1988, Delalande, 1995, 2008, etabar.) musika garaikidean oinarritutako proposamenak egiten dituzte, irakasleak ikasleekin musika egin dezan.

70. urteetatik herri desberdinetan egindako ikerketa batzuetan (Bimberg, 1987, Zagonel, 1994, Cureses, 1998, Muñoz, 2003, Boal, 2004, Mateos, 2007 etab.) eskolako curriculumean musika garaikidearen presentzia ezagutu nahi izan dute, hezkuntzako mail desberdinetako aukera didaktikoak, entzuleen jarrerak, etab. Musika garaikidea eta musika hezkuntzaren arteko lotura eza frogatu dute.

Gure ikerketan musika garaikidea Euskal Autonomi Erkidegoaren Bigarren Hezkuntzan azaldu eta erabiltzen den aztertu nahi genuen.

Argazkia: CC BY - Philippe Put

Musika garaikidea erabiltzen duen pedagogia aktiboa eta inklusiboa da: Soinuarekin esperientzian eta sormenean oinarritzen da eta ikasle guztientzako jarduera eskuragarriak proposatzen ditu, ikaslea entzule, jotzaile eta sortzaile garatzeko.
Argazkia: CC BY - Philippe Put

Beraz, irakaslegoari galdetegi bat pasatu genion musika garaidearekiko irakaslearen jarrera, hau da, bere ezaguera eta balorazioa ezagutzeko. Bere lanean erabiltzen duen eta irakaslegoak zer pentsatzen duen musika garaikidearen aukera didaktikoei buruz jakin nahi genuen. Ezaugarri hauen arteko harremana aztertu genuen eta beste datu pertsonal, profesional eta bigarren hezkuntzako irakaskuntzaren datuekin ere erlazionatu genituen. 190 irakaslek hartu zuten parte. Gero, Estatuetako 65 konposatzaileekin jarri ginen kontaktuan eta beste galdetegi bat pasatu genien, lortutako emaitzei buruz eta hezkuntzan musika garaikidearen sartzeari buruzko iritzia jakiteko.

Ia irakasle guztiek bere lanean musika modernoa erabiltzen dute eta musika garaikidea da gutxien erabiltzen dena: %61ek erabiltzen du. Musika hezkuntzan ere, kontsumorako musikaren lehentasuna nabaria da.

Irakasleen formazioaren eragina ikusi dugu: ikasteko jarrera zabala dute, sormen txikiarekin definitzen dira, musika klasikoari buruzko ezaguera handia dute, entzumena, musikaren historia eta musika-tresnen interpretazioari buruzko jarduerak bereziki baloratzen dituzte, hau da, ikaslegoaren bizipen musikal praktikoari garrantzia ematen diote, entzulea eta jotzailea izateari baina ez diote ematen inportantzia handirik ikaslegoaren esperientzia sortzaileari. Musika klasikoaren ezaguera handiagoa dutenen ustez, estetika berrien zailtasun printzipalak atonalitatea eta melodiaren desagertzea dira.

Irakasleek musika garaikideari buruzko ezaguera eskasa dutela baieztatzen dute nahiz eta bere balorazioa hobea izan.

Musika garaikideari buruzko ezaguera eta irakasleen ezaugarri batzuen arteko erlazioa ikusi dugu: musika garaikideari buruzko ezaguera handiagoa dute goi-mailako musika ikasketak dituztenek, gelan inprobisazio eta konposizioaren jarduerei garrantzi handia ematen dietenek eta aldatzeko joera handiagoa dutenek edota sortzaile eta berritzaileak direnek. Gainera, ezaguera handiagoa edukitzeak gelan erabilpen handiagoa darama. Horretaz gain, azpimarratzekoa da musika garaikideari buruzko ezaguera handiagoa dutenek musika modernoa gutxiago ezagutzen dutela.

Musika garaikidea gehiago baloratzen dutenek gehiagotan ere erabiltzen dute, musika mota guztietako hezkuntzari inportantzia handiagoa ematen diote, inprobisazio eta konposizioari buruzko jarduerei garrantzia eta ardura handiagoa ematen diete eta gelan musika garaikidearen erabiltzeari buruzko iritzi hobeak eta baikorragoak dituzte.

Argazkia: CC BY - woodleywonderworks

Parte hartzaileen % 79k (150 irakasle) gelan musika garaikidearen erabilerari garrantzia ematen diote. Horretarako entzumena eta musikaren historiari buruzko jarduerak aukeratzen dituzte.
Argazkia: CC BY - woodleywonderworks

Gainera, musika garaidearekiko jarrera hobeak gelan erabilera handiagoa darama.

Parte hartzaileen % 79k (150 irakasle) gelan musika garaikidearen erabilerari garrantzia ematen diote. Horretarako entzumena eta musikaren historiari buruzko jarduerak aukeratzen dituzte. Musika garaikidearen erabileraren zailtasunak estetika berrien eta beraien oinarritutako proposamen metodologikoetan formazio eza eta baliabide falta dira eta, ondorioz, irakasleen eskaera handienak ikasgai didaktikoa eta formazioa dira. Horretaz gain, gelan musika garaikidea erabiltzen ez duten % 66,2a bere lanean sartzea inportantea delakoan dago.

Irakaslerik ez du kontaktuan jarri gaur egungo konposatzaileren batekin, %77ak interesa duen arren.

Irakasle gehienek baita konposatzaile gehienek ere gelan musika garaikidearen erabilerari garrantzia ematen diote. Talde biek musika garaikidearen ekarpen berak aipatzen dituzte: Esperientzia ozen desberdinekin kontaktua laguntzea eta entzuteko ohitura eta zentzu kritikoaren garapena.

Irakasle gehienek eta konposatzaile gehienek, hauexek gelan musika garaikidearen erabilerari lagundu behar diotela uste dute, kontzertu didaktikoak burutuz eta ikasgai didaktikoak eginez, bereziki. Hitzaldiak, ikastaroak, etab. ere aipatzen dituzte.

Behin eta berriz, hezkuntzan musika garaikidea azaltzeko formazio eza eta baliabide eza oztopoak direla baieztatu dute irakasleek. Konposatzaileek irakaslegoaren ezezaguera eta entzuteko ohitura falta azpimarratu dute. Baina bi kolektiboek gelan musika garaikidearen erabilerari garrantzia ematen diote eta, horri buruz, interesa eta elkartzeko asmoa erakusten dute. Modu honetan, musika hezkuntza eta musika garaikidearen arteko hurbilketa lortuko litzateke eta ikertzaile eta pedagogo garaikidea zen Paynterrek esan bezala, “hezkuntzako aldaketak gelan hasi behar.”

Erreferentziak

Bimberg, S. (1987). Investigations on the change of attitudes towards contemporary music. Bulletin of the council for research in music education, 91, 6-9.

Boal, G., Ilari, B. & Monteiro, F. (2007). Children’s responses to twentieth century “art” music. Boletín de investigación educativo-musical, 39, 175-183.

Cureses, M. (1998). La música contemporánea en la educación secundaria. Aula abierta, 71, 211-232.

Delalande, F. (1995). La música es un juego de niños. Buenos Aires: Ricordi.

Delalande, F. (2008). Un millón de compositores. A. Giráldez (Coord.), Percepción y expresión en la cultura musical básica (o. 7-17). Madril: Heziketa, Gizarte eta Kirol Politika Ministerioa

Krier, Y. (1987). La musique contemporaine a vocation pedagogique. Doktorego tesi ez argitaratua. Estrasburgoko Unibertsitatea.

Mateos, D. (2007). La música contemporánea y los futuros maestros de educación musical. Doktorego tesi argitaratua, Heziketa Zientzien Fakultatea, Malagako Unibertsitatea.

Muñoz, E. (2003). El desarrollo de la comprensión musical del niño de E. primaria: Las estéticas del siglo XX. Doktorego tesi argitaratua, Psicologiako Fakultatea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.

Paynter, J. (1972). Oír, aquí y ahora. Buenos Aires: Ricordi.

Reibel, G. (1984). Jeux Musicaux. Essai sur l’invention musicale. 1. atala “Jeux vocaux”.París: Salabert.

Schaeffer, P. (1988). Tratado de los objetos musicales. Madril.: Alianza editorial, S. A.

Schafer, R. M. (1965). El compositor en el aula. Buenos Aires: Ricordi.

Schafer, R. M. (1970). Cuando las palabras cantan. Buenos Aires: Ricordi.

Schafer, R. M. (1975). El rinoceronte en el aula. Buenos Aires: Ricordi.

Zagonel, B. (1994). La formation musicales des enfants et la musique contemporaine. Doktorego tesi argitaratua. Paris: Paris IV Unibertsitatea.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia