Karmele Rotaetxe Amusategi euskal hizkuntzalaritzan aitzindari eta bidegile

EUSKALTZAINDIA

Lagundu

Emakumeak Euskal Herriko historian

Karmele Rotaetxe Amusategi Bilbon jaio zen 1932ko urtarrilaren 17an.

Umea zela, eta Espainiako Gerraren ondorioz, Frantziara alde egin zuen familiak. Hortaz, Frantzian ikasi zuen Batxilergoa. 1967an, Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean. Hamar urte geroago, 1977an, “Estudio estructural del euskera en Ondarroa” izeneko tesiari esker —Koldo Mitxelenak zuzendua— lortu zuen Doktoretza, Salamancako Unibertsitatean.

1977tik aurrera, euskara klaseak ematen hasi zen, Bilboko Unibertsitate Autonomoan. Gero, Leioako Kazetaritza Fakultatean lan egin zuen, euskara eskoletako koordinatzaile moduan.

1978an, Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatea martxan jarri zen eta bertan jardun zuen Rotaetxek, Frantses eta Hizkuntzalaritza Sailaren arduradun gisa. 1986An, Hizkuntzalaritza Orokorreko katedra eskuratu zuen.

Karmele Rotaetxe Amusategi

Karmele Rotaetxe Amusategi Bilbon jaio zen, 1932ko urtarrilaren 17an.
Argazkia: Euskaltzaindia

1994-1995 ikaskurtean, Sorbona Unibertsitateko (Paris V – René Descartes) irakasle gonbidatu gisa ibili zen. 1997an, EHUko Kazetaritza Fakultatera itzuli zen. Ibilbide luzea eduki du euskararen morfologia eta sintaxia aztertzen. Europako hizkuntzen egoera ere aztertu ditu ikerkuntza esparru horietan eginez. 2001 urteaz geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle emeritua da.

New York Academy of Sciencesko kide izan zen, Hizkuntzalaritza Sailan. 1 EUROTYP, Europako Hizkuntzen Tipologia Ikertzeko Programako kide iraunkorra ere izan zen. La Gran Enciclopedia del Mundon lan egin zuen, Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Saileko idazkaria izan zen 1987an, eta saileko presidentea 1987tik 1994ra.

1979ko abenduaren 23an, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen eta 2004ko azaroaren 26an, aldiz, euskaltzain ohorezko. Akademiako Gramatika batzordekidea zen, martxan jarri zenetik. Bestalde, EGLU liburuetan parte hartu zuen hasieratik. Sustapen batzordeko aholkulari ere izan zen.

Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan argitaratu zituen artikulu ugari.

2008ko maiatzaren 10ean, Mendebalde Kultura Alkarteak omendu zuen, “euskal hizkuntzalaritzan aitzindari eta bidegile” izateagatik.

Argitaratutako lan nagusiak hauek izan dira:

2013ko maiatzaren 2an, Karmele Rotaetxe hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil zen, 81 urte zituela.

[+] Informazio gehiago

Lagundu

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
laguntza

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia