EUSKONEWS
Martina Ibaibarriaga frantsesen kontra borrokatu zuen Gamarra, Vitoria eta beste batailatan.
Martina Ibaibarriaga Berrizen jaio zen 1788ko urtarrilaren 26an. Aita Jose Ibaibarriaga Gerena-Amesti eta ama Magdalena Elorriaga Arteaga zituen. Aita botikaria zen eta Bilboko Zazpikaleetan jarri zuen saltokia. 1808ko abuztuaren 16an frantziar armadak Bizkaiko hiriburuan sartu eta, arpilatzen ari zela, botikan sartu eta aita eta neba hil zituzten. Elena eta Ramona ahizpen aurrean mendekua zin egin eta nebaren jantziez jantzita napoleondar tropen aurka borrokatzeko aurkeztu zen. Orduan Manuel Martínez hautatu zuen ezizen.
Frantsesen kontra borrokatu zuen Gamarra, Vitoria eta beste batailatan. Gamarran ondo borrokatu ondoren kapitain bilakatu zen eta Zaragozako setioan ospea lortu zuen. Bertan larri zauritu zuten eta orduan bere nortasuna agerian gelditu zen.
1813ko ekainaren 21ean, Gasteizko guduan, Francisco Longa jeneralaren agindupean bere errejimentua zuzendu zuen. Hain ondo borrokatu zuen ezen Wellingtongek lur eta zur gelditu zen koronel hura emakumea zela ikusirik.
Félix Asenjo tenientearekin ezkondu zen. 1849ko ekainaren 6an zendu zen Oñan.
Gasteiz hiriak kale bat eskaini zion Francisco Longa eta Wellington Dukea kaleen artean.
Irakurleen iritziak:
comments powered by DisqusEuskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria