Nerea MUJIKA
Josemari VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA
Zaldibarko herriak omenaldi hunkigarria eskaini zion Balendin Lasueni, bere 89. urtebetetzean. Kultura izan da Balendinen bizitza-ardatza, eta beste zenbait arlotan ere —industria eta politikan, gehien bat— nabarmendu den arren, kultura izan du Balendinek motorea.
Hona ekarri ditugu Gerediaga Elkarteko Nerea Mujikak eta Josemari Velez de Mendizabalek bertan esandakoak.
Nerea Mujika. Gerediaga Elkartea
Arratsaldeon jaun andreok.
Ez da erreza lerro batzuetan gaur omentzen dugun eta, aldi berean, bere lana eskertzen diogun gizonaren merituak goraipatzea. Ez da erreza nongoa den ere jakitea. Zalduatarra?, Zaldibartarra? Zalduan jaioa dugu eta 9 urte zituelarik, hau da 1933ko otsailaren 22an, orain dela 80 urte esan zioten Zaldibartarra zela. Egun hartan udalak herriko izena aldatu zuelako.
Berdin dio Zaldua edo Zaldibar izan herri hau, elizate hau, benetan ia jaiotzatik bere barnean eraman du gure Balendinek. Bere iraganarekin arduratu izan da baina baita eguneroko lanaren bidez etorkizuna ere zaindu izan du.
Kultura izan zuen garai hartan lanerako ardatz. Koruek beste gauza bat ziren garai ilunetan, Zaldibarko korua, 45ean, sortu eta bultzatu zuen. Elkartean musikako partiturak kantatzen ahalegindu ziren baina baita antzerkia plazaratzen eta musika tresnei etorkizuna ematen ere. Perosi eta Eslavaren gerizpean herria egiten saiatu ziren eta hala jarraitzen dute.
65ean sortu zen Gerediaga elkartea. Ia hasieratik han izan zen Balendin. Sortzaileek erabaki zuten 100 bazkideren kopurura heltzerakoan egingo zutela elkarteko batzar nagusia eta zuzendaritza batzorde berri bat hautatu. 66ko urtarrilaren 2an burutu zuten batzar hura eta bertan hautatu zuten Balendin Zaldibarko ordezkari. Hilabete batzuk beranduago elkarteko lehendakari izendatu zuten.
6 urtetan zehar izan genuen Gerediagako lehendakari: 1966tik1972ra.
Ez ziren urte errazak izan. Gure herria benetan irakiten zegoen. Artean, 1970ean Burgosko epaiketa hasita zegoen; eta, noski, kultura arloan ere bere ondorioak izan zituen egoera hark. Baina, zailtasunak zailtasun, posible izan zen askoren lanarekin batera kulturaren gurdia aurrera eramatea Balendin “karretero”-lehendakaria zelarik.
Nahiz eta gainetik aipatu bakarrik, nola ez gogoratu urte haietan, bere zuzendaritzapean egindako ekintza nagusietariko batzuk:
Baina ezin dugu aipatu gabe utzi ia ikusi ere egiten ez ziren lanak: hor dago Zaldibarko baserrien izenak berreskuratze lana, esaterako.
Norbaitek pentsatuko luke ahaztu garela baina ez da horrela. Hor dugu bere sasoiko beste emaitza bat; Durangoko Merinaldeko Mankomunitatea, batzar eta afarien bidez sortutako gure eskualdeko erakundea. Sortzaile eta bultzatzaile izan genuen; eta urte batzuk beranduago, lehendakari.
Libertatearen kriseilua lur hauek argitzen hasi zenean, alkatetza onartu zuen. Horrez gain, “Bergarako alkateen taldea” izenarekin ezagutua izan zen taldearen kide izan genuenean.
Amaitzeko,
Gure ohorezko lehendakari, zaldun ilustratu.
Gerediaga elkartearen izenean, eskerrak bihotzez zure bizitza oparoan eskainitako lanagatik: gure elkarteari, Durangerriari eta Euskal Herriari.
Zuk ereindako zuhaitza zenduko da, enbor haren ezkurretatik beste batzuk sortuz ugarituko dira eta denek euskal basoa sortuko dute.
Balendin mila esker!
Zaldibarko herriak omenaldi hunkigarria eskaini zion Balendin Lasueni, bere 89. urtebetetzean.
Foto: Andrés Espinoza.
Josemari Velez de Mendizabal
Duela hogeita hamar urteko San Pedro egunean —ekainaren 29an— ezagutu nuen Balendin Lasuen. Buruz buruko gure aurreko bileratxoa egin genuen, Gasteizko Lakuako Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko laugarren solairuan. Egun batzuk lehenago egin nion telefono deiari jaramon eginez hurbildu zitzaidan Lakuara, hain zuzen ere Bizkaiko Kultura Ordezkaritzaz kargu egiteko asmoarekin.
Berak kontatzen du istorioa, hain zuzen ere Euskonewsen 2009an egin nion elkarrizketa batean.
Handik gutxira, uztailaren 6an, bere aurkezpen publikoa burutu genuen Bilboko ordezkaritzan. Kultura Sailak zintzilik —gainditu gabe— zeukan ikasgaiari heldu zitzaion eta Balendinen laguntzarekin eman nahi genion itxura eta eduki berria Bizkaiko hiriburutik Jaurlaritzak gauzatu beharreko lan egitasmoari.
Itxura, bai, baina batez ere edukia zen arduratzen gintuena. Kultura eskuduntzak Gernikako Estatutuarekin genituen arren artean behar bezala gizarteratu gabe zegoen arlo hura, ordezkaritzarena, hain zuzen, eta Balendin gure gizona genuen lehen ordezkaria izateko.
Oroitzen dut —eta baita idatzita eduki ere— egun hartan konturatu nintzela Balendin gizon aproposa genuela lantegiari heltzeko. Ordezkaritzako pertsonala —langileria— den-dena espainiar administraziotik transferitua, aurki bereganatu zuen Balendinek bere egitearekin. Bere taktoarekin. Bere berba leun, sinesgarri eta, aldi berean, fermuarekin. Eta ordezkaritzan lan egitarau zabalari ekin zitzaion Balendinekin.
Gizon umila, zabala, irekia, jantzia, bikaina, maitagarria, begietara begiratzen dutenetakoa, tolesturarik gabea, zuzena. Bere bizitzaren ardatz nagusia ontasuna izan da, ONA izatea.
Bilbon aurkezpena egin genuen egun hartan bertan, beste ordezkaritza batean ere aritu nintzen: Gasteizkoan. Eta Arabako ordezkari izendatu genuen gure lankide Mario Otxoa aipatu nahi dut, zuk eta biok bakarrik baitakigu —Balendin— zein nolako laguntza eskaini zenion zure egote-jakintzatik, zure eskuzabaltasunetik, beti isilpean, minbizi madarikatu batek handik urtebete eskasera betiko eraman zuen Mario gure lagunari.
Orain esango dudana, Balendin, ez da sekreturik haizatzea, alde batetik vox populi delako, eta bestetik... hogeita hamar urte eman direlako ordudanik, eta informazioa desklasifikatu egin daiteke denbora tarte hori gaindituz gero.
Gogoratzen al duzu zein nolako eztabaidak izaten ziren Kultura hiru diputatuak —Imanol Murua, Peli Martin eta Patxi Zurikarai— eta gu Jaurlaritzaren ordezkariak —zu zeu, Imanol Olaizola, Mario Otxoa eta lauok— biltzen ginenean? Funtsean eztabaidatzen zena ez zen aurrekontuen edota eskuduntzen banaketa. Ez. Eztabaida haien ardatza Euskal Herriaren gaineko kontzeptua genuen. Eta hor bai dibergentzia gogorrak azaltzen zirela.
Zergatik aipatzen dut hau? Arrazoi sinple batengatik: orduan ere zu zinelako ezbai mingots haietan ukendu apur bat jartzen saiatzen zen lehena. Enbor bereko adaxkak elkarren kontrako dialektika absurdu hartan ikusteak min egiten zizun bihotzean. Abertzale eta euskaltzale bezala minduta sentitzen zinen, baina bazenekien ura bere onera ekartzen, maisu bat bezala.
Eta egunero erakusten ari zintzaizkidan zure portaera zintzo eta garden horretaz jabetuta, ZALDUN OSO bat zinela hasi nintzaizun esaten. Norbaitek zaldun baten tipologia eskatuko balit, zure izena etorriko litzaidake burura.
Hamabi urte eman zenituen Kultura Ordezkari gisa. Nork egin du marka hori zu ezik? Zergatik? Galdetu al diozu inoiz zure buruari? Zintzo jokatu zenuelako, guztiekin, goikoekin eta zure menpekoekin. Zuregan ispilu bat izan genuen. Ez dakit, behar bezala aprobetxatu ote genuen.
________________________________________________________________________________________
Efectivamente Balendin Lasuen me ha marcado profundamente, desde la amistad, durante los treinta años en que he gozado de su bonhomía. Es una persona con un caudal tal de valores humanos que impacta desde el primer momento. No voy a dar referencias sobre su hacer cultural; ya lo han hecho otros. En mi breve intervención quiero reflejar mi admiración hacia ese amigo, que lo ha sido siempre, sin cortapisas. Ese amigo que te busca, que te encuentra y que te espera con los brazos y el corazón abiertos. No es que te reciba solamente; es, lo que se dice, un amigo proactivo.
Ese CABALLERO, con mayúsculas, que no duda en ofrecer lo mejor de sí para echar una mano, a quien se lo pida o sin que lo haga. Un hombre con una capacidad de decidir con claridad y sabiendo que muchas veces se encontrará con, en el mejor de los casos, la indiferencia y el silencio.
He puesto algunos ejemplos para refrendar mis palabras. No los voy a repetir. Voy a poner uno más.
Las inundaciones que asolaron Bilbao y parte de Bizkaia (al igual que en Alava y Gipuzkoa) el 26 de agosto de 1983 no se olvidarán fácilmente. Estoy viendo dos días después a Balendin, junto a Aingeru Zabala, tratar de evaluar en una primera visita las pérdidas culturales que el agua había ocasionado en las lonjas del archivo municipal.
Desde el Gobierno Vasco se estableció una comisión de coordinación de ayudas que llegaron desde todo el mundo. No faltó el apoyo de artistas de estilos y colores del amplio espectro. Y a Balendin le comisionamos para organizar el 7 de octubre de aquel año en la Casilla de Bilbao un festival con la participación de Raimon, Manolo Sanlucar, Urko, Mocedades etc.
Cuando estaban estos últimos en el escenario alguna mente privilegiada llamó por teléfono anunciando que una bomba iba a explotar en minutos. Se suspendió el festival y se consiguió que el público saliera ordenadamente. Había sido, afortunadamente, una falsa alarma.
Minutos más tarde Balendin me decía: “El poder nunca resistirá actuando mediante la política del terror. Y el hombre sensato siempre reprobará la violencia. Afortunadamente somos más los que pensamos que al final se implantará la cordura. Los que creemos que los hombres y mujeres nos debemos mirar a los ojos”.
Esas palabras no son simple fruto de mi recuerdo. Las tengo escritas, y las guardo, en mis apuntes de aquel día de octubre de hace treinta años. Son una parte de mi memoria escrita. Y son un fiel reflejo de la manera de pensar de Balendin. Mirando siempre adelante. Siempre. Desde la euforia en los buenos momentos y desde la reflexión tras la desgracia.
Mi relación profesional con Balendin fue muy corta. No llegaron a dos años. Pero qué intensos y qué fructíferos. Para mí supusieron un hito. Balendin Lasuen trabajó en la Delegación de Cultura de Bizkaia durante doce años. Trabajó e irradió cultura y buen hacer.
Pienso que el haberle nombrado para el cargo fue mi decisión más lograda en mi paso por la administración vasca. Y he sido afortunado porque desde junio de 1983 me he beneficiado de su amistad, que —lo sabes Balendin— por mi parte crece día a día.
Pienso que la memoria puede ser mucho más fiel si está escrita. Y en mi caso, no he hecho más que transcribir a estas líneas lo que tengo hace más de treinta años recogido en mis apuntes.
Pero además he hablado desde mis recuerdos, que considero una manera de interpretar la memoria, desde el sentimiento.
¡A! Y ten por seguro, Balendin, que lo que he dicho no es sentimiento de una única persona. Hemos sido muchos los que hemos coincidido contigo en alguna de las diversas parcelas de la vida. Estoy convencido de que la mayoría, por no decir todos, sean del color político que sean, suscribirían mis palabras.
Te voy a desvelar un secreto: ¿Sabes quién me puso sobre tu pista para que fueras nombrado Delegado de Cultura? Jose Luis Lizundia, miembro entonces de Euskadiko Ezkerra, y Secretario Segundo del Parlamento.
Balendin: eskerrik asko nire eta guztien laguna izateagatik. Bihotzez diotsut, ongi merezia duzu omenezko ekitaldi hau. Zor genizun.
Urte askotarako!
Irakurleen iritziak:
comments powered by DisqusEuskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria