Imanol kantaria 2004ko ekainaren 25ean hil zen Alacanten

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia eta Wikipedia

Imanol Larzabal

Imanol Larzabal.

Imanol Larzabal Goñi, Imanol izen soilaz ezaguna, 1964an hasi zen kantatzen. Bere lehen diskoa ezizen batekin atera zuen (Michel Etchegaray), frankismo garaia baitzen. 1971an, kartzelan sei hilabete pasa ondoren, Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen. Frantzian hainbat kantari ezagutu zuen: Paco Ibáñez, zeinekin askotan kantatu baitzuen geroztik, Gwendal talde bretoia edo Elisa Serna, Georges Moustaki...

Aurrerago, 1977ko amnistiaren ondoren, Hego Euskal Herrira itzuli zen eta kantari jarraitu zuen. Euskal olerkari askoren hitzak musikatu eta kantatu zituen: Jon Mirande, Mikel Arregi, Koldo Izagirre, Xabier Lete eta Juan Mari Lekuona idazleenak, besteak beste. Gaztelaniazko zenbait testu ere musikatu eta interpretatu zituen.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia