Iñaki Alberdi Sagardi
IÑAKI ALBERDI SAGARDI
Makilak
2001-2002 / 12-01 / 21-04
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Artisaua
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

Irunen jaio zen, 1949an. Maisutza Industrialeko ikasketak egin ondoren, enpresa metalurgiko batean hasi zen lanean. Bidasoaz bestalde, Iparraldean alegia, artisau makilero ugari egon arren, mugaren alde honetan egoera bestelakoa zela ikusirik, 1980an makilak egiteko teknika ikasteari ekin zion modu autodidakta batean, Lapurdi eta Baztango artisau zaharrekin ere harremanetan jarriz. Bere ezagutza metalurgikoak, batetik, eta bere aita zein anaia zaharrena, José Manuel, zuraren profesional izatea, bestetik, guztiz lagungarriak izan zaizkio makila tradizionala egiteko jakin beharreko sekretuak ezagutu ahal izateko.

Oso pertsona ospetsuentzako makilak prestatu ditu Iñaki Alberdik; hala nola, Juan Paulo II aita santuarentzat -Loiolako basilikara egindako ikustaldian makila zoragarri bat oparitu zioten-, Carlos Garaikoetxea eta José Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakarientzat, Juan Carlos I erregearentzat -1986an, Deustuko Unibertsitatearen mendeurrena zela-eta Bilbora egindako ikustaldian-, nahiz Telesforo Monzón politikariarentzat. Eusko Jaurlaritzak makilak oparitu ohi ditu bere ekitaldietan.

 

 Galeria
Bilatu Euskonewsen