Artisaua | |
Prezioak |
ARTISAUA
Oses (horrela deitzen dio jendeak) Vitoria-Gasteizko Adurza auzoko dantza taldean hasi zen txistua jotzen, Chusma Corres-ekin. Ondoren José Mari Elorriaga ezagutu zuen, Kopi. Honek dultzainak egiteko tailer bat zeukan Vitoria-Gasteizen eta alboka batzuk ere egiten zituen. Hain zuzen ere bertan hasi zen Oses albokaren mundua ezagutzen, 15 urterekin. Arabako Foru Aldundiari ikerketa beka bat eskatu zion eta Iruñara joan zen bizitzera, Fernando Lacunza-rekin batera txirula bezalako musika tresnak egiten ikastera, material mota desberdinak hobeto ezagutzera, etab. Hantxe egin zituen bere lehenengo musika tresnak.
Geroago arte eskolan sartu zen eskultura, modelatua eta tailua ikasteko. Bitxikeria gisa, esan behar da han ikasitakoak musika tresnak egiteko aplikatuko zituela.
Mariak 1988an ezagutu zuen Oses, eta berari esker ikasi zuen instrumentuak jotzen eta koplak euskaraz abesten. Denbora batean herri eta hirietan barna jotzen eta musika tresnak egiten aritu ziren, batik bat alboka eta txalapartak eginez.
Osesen iritzian, 1990ean hasi ziren kalitatezko albokak egiten.
Juan MĒ Beltrán-ekin aritu ziren alboka, pandereta eta txalaparta hobeto jotzen ikasten, eta geroago Ibon Koteron-ekin (Kepa Junkerarekin batera jotzen aritzen den albokaria).
José Antonio eta Maríak Garazi izeneko alabatxo polit bat daukate. |