Artisaua | |
Produktuak | |
Prezioak |
ARTISAUA
Bere aitak, Domingo Anda Zumarraga bakaikoarrak, Vitoria-Gasteiz eta Iruñako tailer batzuetan ikasi zuen tailugintza, eta, soldaduska amaitutakoan, tailer txikitxo bat zabaldu zuen Bartzelonan. Lan asko izan zuen garai hartan, orduantxe baitzen ospatzekoa Bartzelonako Erakusketa Unibertsala (1929). Oso tailugile ona zen, errenazimendu garaiko altzarietan espezializatua: jangeletarako altzariak, aterkientzako ontziak, erlojuentzako kutxak, mahaiak, aulkiak, oheak, etab. tailutzen zituen. Gero Bakaikoara itzuli zen, tailer bat ireki zuen, eta bertan bizitu zen hil arte.
Bigarren semea, Victorino, Fermín anaiarekin aritzen da tailerrean lanean, altzariak egiten.
Fermín da gaurkoan aztertuko dugun artisaua. 1939an jaio zen, eta 14 urterekin eskola utzi zuenez geroztik aitarekin eta anaiekin aritu da familiaren tailerrean lanean. Fermín tailugintzan espezializatu zen, altzariei azken ukituak ematen.
Arrebak ere laguntzen du, azken ukituak eta argizaria ematen.
Bosgarrena José Ramón da, brontzezko eskulturak egiten dituen artisau famatua. Noizean behin harria ere erabiltzen du, eta zura ere bai. Iruñan, Donostian eta beste hainbat tokitan ikus daitezke bere lanak.
Gure artisauak hiru seme-alaba dauzka: bi mutil eta neska bat. Mutilak harakinak dira (amaren aldeko aitona bezala), eta neskak soziologia ikasi zuen.
Iñaki Linazasorok desagerturiko La Voz de España egunkari donostiarrean artikulu bat idatzi zuen, Andatarrak kutxa bat zaharberritu zuen modua goraipatuz. Manos de Zúñigak, Donostiako San Telmo Museoko zuzendari izandakoak, hori irakurritakoan, beregana jo zuen, argizaiola bat zaharberritzeko eskatuz. Errenteriako Azoka antolatzen duten Ereintza Elkartekoek honen berri izatean, deitu egin zioten, 1980an antolatu zuten lehenengo azokan parte har zezan. Baiezkoa eman zuen Fermínek, eta, ordutik, hantxe izaten da urtero, bere taila eta argizaiolekin.