![]() |
Artisaua |
![]() |
Produktuak |
![]() |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Fermínek ia lan guztia enkarguz egiten du: batzuk zuzenean joaten dira bere tailerrera piezaren bat eskatzera, eta beste batzuek, berriz, azokaren batean lanean ikusi dutelako jotzen dute beregana. Enkarguekin arazorik sor ez dadin, eskaria egiteko unean %50 eskatzen du. Izan ere, serieko elementuak pertsona desberdinei sal diezazkieke, baina produktua bakarra denean zailagoa da hori egitea.
Fermín urtean 20 bat artisautza azokatara joaten da: Deustukoan hasten da, San Joseko azokan (martxoaren 19) eta Donostian amaitzen du, Santo Tomasekoan (abenduaren 21).
Ohiko produktuak egiten ditu: kutxa tailatuak, erlojuentzako altzariak, aterkientzako ontziak, azpila, ezkutu heraldikoak, egur tailatuzko erlojuak, gatzontziak, argizaiolak, Aralarko San Migelen irudiak, etab. Alegia, taila daitekeen zurezko edozer.
![]() |
Pagoa oso ona da aizkoren kirtenak, frontoietarako palak, etab. egiteko, kolpeen aurrean haritza baino sendoagoa delako, baina ez dauka haritzaren kalitate bera, 10 edo 15 urtera pipiak jotzen diolako.
![]() |
Bakaikoatik Altsasurako bidean dago bere tailerra, errepidearen ondoan, eta altzariak egiteko tresnen bilduma handi bat dago bertan ikusgai: zintetako zerra, diskoena, eskuila, fresatzeko makina, etab. Aldamenean, erakusketa-biltegi bat dauka.
Leiho handi baten alboan, Fermin tailatzen aritzen den "arotzaren aulkia" dago, alboan tailugilearen gubia eta mailua dituela.