José y Mikel Gozález
JOSÉ Y MIKEL GONZÁLEZ
Fundizio Artistikoa
2002 / 05 / 24-31
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Artisaua
 Produktuak
 Prezioak


ARTISAUA

José González Pirizek sortu zituen GONZÁLEZ FUNDIZIOAK, 1972an. José Salamancan jaio zen, 1945ean, baina 4 urte zituenean bere sendia Donostiara etorri zen, eta Víctor Pradera kaleko eskolan aritu zen ikasten. Ondoren Parisa joan ziren, eta, han, ikasketak amaitutakoan, la Fondèries D’Art Françaises de Paris etxean hasi zen lan egiten.

Parisen eman zituen urteetan, Picasso, Dalí, Miró, Lobo, Iacometi eta Iacquin bezalako artista ospetsuentzako hainbat lan egin zituen.

25 urterekin, fundizioko tailer bat prestatzeko enkargua eman zioten, eta hura martxan jarri ondoren Altsasura etorri zen (Nafarroa). 1974an, bere fundizio tailer propioa sortu zuen herri honetan. Bi urte geroago, Lezora joan, eta hantxe ipini zuen bere tailerra. Ordura arte bakarrik aritzen zen lanean, baina 1977an, Irungo Benten Poligonora lekualdatu zenean, laguntzaile batzuk hartu zituen. Ondoren, gaur egun dagoen tailerrera aldatu zen.

Esperanza Navaisekin ezkondu zen, eta mutil eta neska bana dauzkate. Semea, Mikel (1973an jaioa), aitarekin aritzen da lanean, eta alaba (1978), berriz, kazetaria da, elektronikan espezializatua.

Mikel 18 urterekin hasi zen aitarekin lanean. Gaur egun 28 urte dituenez, ondo baino hobeto ezagutzen ditu lanbide honen sekretuak.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen