José y Mikel Gozález
JOSÉ Y MIKEL GONZÁLEZ
Fundizio Artistikoa
2002 / 05 / 24-31
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Artisaua
 Produktuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Argazkia  
Tailer honetan bi produktu mota egiten dituzte. Batetik, argizari galduan funditzen dute, kaskarila moduko teknika modernoez baliatuz. Hala egiten dute leku ezberdinetatik bere tailerrera jotzen duten eskultoreen kasuan. Besteak beste, Claude Viseaux, Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea, Eduard Solorzano, José Ramón Gómez Nazabal eta Tomás Muruarentzako lanak egin izan dituzte. Beren monumentuak Donostian, Bilbon, Parisen, Salamankan etab. ikus daitezke.

  Argazkia
Bigarren produktu mota, serie motzekoak izango lirateke, bai erakundeek, udalek, bankuek etabar banatzen dituzten sariak, bai dekorazio dendetarako egiten dituztenak. Hauek, era berean, estilo erromanikoko pieza klasikoak izan daitezke, edota euskal gaiak dauzkatenak. Kasu hauetan, eurek egiten dute eskultura.

Inoiz egin duten piezarik handiena, Montmarsanerako egin zutena da. 9 metroko luzera du, eta hiriaren sarreran bertan dago kokatuta. Bestetik, 5 metroko altuerako pieza bat egin zuten Alicia Penalbarentzat, Burdeosko Unibertsitatean ipintzeko. Duela gutxi Donostiako Sarriegi plazan ipini dituzten Sarriegiren bustoa eta danborrariaren figura ere tailer hauetan funditu ziren.

Antzinako piezak ere zaharberritzen dituzte: erlojuetako piezak, eskulturak, etab.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen