Idoia y Alfonso
IDOIA ETA ALFONSO
TEXARTU Ehungintza Estudioa
2002 / 06 / 07-14
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Artisaua
 Produktuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Bi arlotan aritzen dira: batetik ehunak modu artisauean egiten, eta bestetik teknika horiei buruzko ikastaroak ematen.

Eurek dioten moduan: "Gure diseinu eta tekniken ondorioz, Texartun egiten dugun pieza bakoitza arte bihurtzen da, eta gauza desberdinak bilatzen dituzten guztien eskura ipintzen dugu. Zerbaitegatik da artisautza adierazpen artistiko, funtzional eta herrikoia."

Argazkia  
Ikastaroek ikuspegi profesional bat daukate; hau da, ez dira "eskulangintza ikastaroak", baizik eta gerora ehungintza lanbide gisa izan nahi dutenei bezalakoei zuzenduta dauden ikastaro sakonagoak. Horregatik, gai batzuk eurek irakasten dituzte, baina beste batzuk emateko, berriz, espezialistek hartzen dute parte. Berez jende guztiarentzako modukoak diren arren, ez dute ikastaro hauek denbora-pasa soilak izaterik nahi. Horrela, zeta gaineko pinturaren kasuan, plantxa bidez finkatutako pinturekin aritu beharren, lainoztagailuaz baliatzen dira. Beste hainbeste esan daiteke irazki hari altuei buruz, etab., bai erabiltzen dituzten materialengatik, bai irakasleengatik. Horrek guztiak garestitu egiten du materialaren prezioa, baina Idoia eta Alfonsok garbi daukate lehentasuna daukana profesionaltasuna dela. Hori dela-eta, ikastaroetako taldeak txikiak izaten dira, gehienez ere hamar lagunekoak.

  Argazkia
Asko dira egiten eta saltzen dituzten produktuak (enkarguz egiten dituztenez gain). Brodatuta nahiz brodatu gabe, toallak, mahai edo kutxatarako tapizak, alfonbrak, xalak, ohazalak, mahai zapiak, etab. egiten dituzte. Dena den, ikusi ahal izan dutenaren arabera, gaur egungo erosleek etxerako ehunak baino, soinean eramateko moduko jantziak erosteko joera handiagoa daukate. Horregatik, ohazal baino xal gehiago saltzen dituzte. Horren aurrean, udarako eta negurako jantzi gehiago egiten hasi dira.

Benetan ikusgarriak dira euskal irudi tradizionalak urdinez brodaturik dauzkaten lihozko mahai zapi, toalla eta ohazalak.

Argazkia  
Gaur egun Asiatik artisautzako etiketarekin (batzuetan, gainera, "euskal artisautza"-ren etiketarekin) merke-merke inportatzen diren jantziek kalte handia egiten diote egiazko artisauari.

Tristea da oso Nafarroako Gobernuak oraindik ARTISAUTZAKO ZIURTAGIRIrik sortu ez izana, produktu bat benetan artisautzakoa dela eta bertan egina dela ziurtatuko duena.

Artisautzako produktuen salmenta bultzatuko duen benetako politika baten beharra nabari da.

 

 Galeria
Bilatu Euskonewsen