J. Manuel y Javier
J.MANUEL ETA JAVIER
Papera
2002 / 07 / 05-12
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Artisaua
 Produktuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Ekoizten duten guztia, arteari, artisauei eta estanpazio tailerrei begira egiten dute: grabatzaileetarako papera, margotzeko mota orotako papera (olioa, tinta txinatarra, etab.).

Bezero bakoitzari, eman nahi dion erabileraren araberako papera egiten zaio, osagarri eta neurri bereziekin.

Baina beste erabilera batzuetarako paperak ere badauzkate: lanparetarako, koadernatzeko (portadak, guardak, etab.), landare lehorren hondoan ipintzeko, holtz tolesgarrietarako, etab. Bezero gehienak, hala ere, grabatzaileak izaten dira, kalkografikoak, serigrafikoak zein litografikoak.

Uneotan, papera kotoia eta lihoa ez diren beste produktu batzuekin nola egin ikertzen ari dira, zenbaitetan podatutako adarrak erabiliz: garoa, akazia, gaztainondoa, porruak, itsasoko algak, espartzua, sisala, gariaren lastoa, soina, kozoa (masustondoaren azalarekin), jutea, abaka (tipikoa Filipinetan), thaikozoa (Asiakoa), etab.

Prozesua luzea izaten da, lehengaia bilatu, moztu, egosi, garbitu eta batitu egin behar izaten delako (pilan batzuetan, eta eskuz, mailuarekin, besteetan). Hala ere, pila holandarrean ezin da nahi adina sartu, zuntz guztiak hautsi egingo liratekeelako, eta mota honetako paper batzuren edertasuna papera egiterakoan geratzen diren zuntz luze horietan oinarritzen da hain zuzen ere. Gero, orria egin, prentsatu eta lehortu egin behar da.

Orri hauetako batzuk hain meheak gelditzen dira, zetazko papera diruditela, eta fondinoaren teknika bakarrik erabil daitekeela beren gainean grabatzeko (paper fina beste lodiago batean itsatsiz). Kasuotan, oso kalitate onekoa izaten da inpresioa.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen