Artisaua | |
Produktuak | |
Prezioak |
ARTISAUA
Santiagon jaio zen 1955ean, eta 3 urte zituenean bere sendia Donostiara etorri zen lanera. Hargina zen bere aita. 8 anai-arrebetatik 4 Galizian jaio ziren, eta beste 4 Donostian. Luis, ikasketak amaitutakoan, eraikinetako enpresa batean hasi zen lanean, eta bien bitartean Diseinu Industriala ikasten hasi zen.
Mario Ramos Donostiako kutxatilagile ezaguna laguna zuelako ezagutu zuen lanbide hau. Bere tailerrera joan eta diseinuko klaseetarako behar zituen maketak egiten zituen. Mario Ramosek 1985ean erretiroa hartzea erabakitzean, Luisek, 30 urte zeuzkala, bere lana eta ikasketak utzi eta kutxatilak egiteko tailerra irekitzea erabaki zuen.
Ezkonduta dago eta bi seme dauzka.
Bitxikeria modura, esan dezagun eskusoinua ere jotzen duela. 8 urterekin hasi zen ikasten.