Luis López Caeiro
J.MANUEL ETA JAVIER
Kutxatilak eta Deribatuak
2002 / 09 / 06-13
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Artisaua
 Produktuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

  Argazkia
Lanbide honek ez dauka zerikusirik duela 25 urtekoarekin. Lehen askoz ere kutxatila gehiago egiten ziren. Esaterako, bitxi guztiak kutxatiletan joaten ziren, eta gaur egun ordea pieza bereziak bakarrik; portzelanazko piezentzat ere egiten ziren, edota gremioetako ordezkariek beren produktuak eramateko, etab. Bitxia da, baina orain pieza industrialentzat egiten dira kutxatilak, injekzioko eta antzekoentzat, zeren eta enpresak konturatu dira kutxatilarekin joanez gero pieza apur bat garestiagoa den arren, aurkezpena bikaina izanez gero errazago saltzen eta sartzen dela merkatuan.

Argazkia  
Luisek trofeoentzako, sarientzako, mahai-tresneriarako, etab.erako kutxatilak egiten ditu, eta antzinako kutxatilen adaptazioak ere egiten ditu antikuarioentzat. Horrela, lehen jostotzarak ziren egurrezko kutxa zaharrak botilategi bihurtzen ditu, kutxa txikiak bitxiontzi, etab.

Kutxatilak itxura hobea ematen dio edukiari, indartu egiten du, omenaldi bateko plaka bat, sari bat, erloju bat zein torloju sinple bat izan.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldian banatzen diren sariak ere Luisek egindako kutxatiletan ematen dira. Musika tresnetarako ere kutxatila asko egiten ditu: txistuentzat, silboteentzat, albokentzat zein Euskal Herriko tresna tipikoentzat (makilentzat, esaterako).

  Argazkia
Interesgarria da burdindegi eta saltoki handietan saltzen diren aluminiozko kutxatilen kasua ere. Enpresentzat egiten dira horrelako lanak, bezeroen beharrei egokitzen. Ehiza larriko eskopetentzako maletak ere egiten ditu, larruzkoak batik bat.

Lanbide honen sekretua, denboretara egokitzen jakitean dago. Garai batean lan gehiena bitxigintza eta zilargintza sektoreetarako egiten zen, eta askoz ere motelagoa zen prozesua; beroan aplikatu behar ziren izaten ziren kolak, baina gaur egun, dauden tresna, makina eta itsasgarri modernoekin, denbora asko aurrezten da. Hori dela-eta, apenas igo dira kutxatilen prezioak. Akaso hau izango da horrelakorik gertatzen den Artisautzako sektore bakarra.

Argazkia  
Bi kutxatilagile mota daude: piezak banan-banan edota serie txikietan egiten dituzten artisauak batetik, eta milanaka egiten dituzten industrialak bestetik. Ez daukate elkarren artean inolako zerikusirik; bai produktuak eta bai fabrikatzeko modua guztiz desberdinak dira. Aizkorak banan-banan egiten dituen errementaria eta estanpazio bidez seriean egiten dituen enpresa alderatzea bezala izango litzateke.

Artisautzako beste kasu askotan gertatzen den bezala, ez dago kutxatilagintza ikasteko irakastetxerik; beraz, beste kutxatilagile baten tailerrean edota bakoitzak bere kabuz ikasi behar izaten du lanbidea.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen