Bernat Vidal
BERNAT VIDAL
Hargina
2002 / 09 / 20-27
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Artisaua
 Produktuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

 
Argazkia
Bernatek bi produktu mota lantzen ditu: alde batetik, enkarguz egiten dituen piezak daude (ezkutuak, estela diskoidalak, etxeetarako errotuluak, etab), eta beste alde batetik, euskal irudi herritarretan oinarrituz diseinatzen dituen elementu txikiak (papergainekoak, estela diskoidal txikiak, eta beste hainbat eta hainbat apaingarri). Guztiek ere, hiru ezaugarri nagusi dituzte: diseinu herritar etnografikoa dutela, artisautzako tailuak direla, eta harrian eginak direla. Horrek guztiak handitu egiten du beren balioa, prestatzeko duten zailtasunagatik eta beren ehunduragatik.

 

 

 Galeria
Bilatu Euskonewsen