Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Hainbat gauza ekoizten ditu: alde batetik, zapata eta botak artisauen erara egiten ditu, eta stock txiki bat du. Beste alde batetik, enkarguz neurrira egiten dituen zapata eta botak leudeke, eta ortopedikoak ere bai. Eta, bukatzeko, zapatak konpontzen ere aritzen da. Konponketek osatzen dute bere lanaren %80, eta gainerakoak %20.
Bitxikeria bezala esan behar da oso gauza bereziak egiteko eskatu izan diotela, hala nola antzezlan baterako sandalia greziar batzuk, diseinuzko zapatak modeloen pase baterako, edota pailazoentzako ikaragarrizko zapatak.
Noizean behin artisautza azoketara joaten da.
Oinetakoak neurrira egiten jarraitzen duten artisau gutxietako baten aurrean gaude.
Ezin bere lanaren kalitatea aipatzeke utzi. Hainbestekoa da bere bikaintasuna eta erabiltzen dituen materialen kalitatea, bere produktuak merkatuan dauden antzeko estandarizatuek baino askoz ere maila handiagoa daukatela.