Artisaua | |
Historia | |
Prezioak |
ARTISAUA
Ez genuke herri kirolei buruz hitz egiterik izango benetako artisauek parterik hartuko ez balute... Horietako dugu, esaterako, Juan Carlos Otero pilotagilea. Bera izango dugu gaurkoan hizpide.
Juan Carlos Alkizan jaio zen (Gipuzkoa), 1966an. Oso gaztetandik hasi zen eskolan pilota txapelketa eta partidatan jokatzen. 14 urte zituenean bere sendia Anoetara joan zen bizitzera, eta orduan Ateaga Kirol Elkarte Gastronomikoko pilota taldean sartu zen. 15 urterekin, "kadete" zenean, palarekin jokatzen hasi zen. 18 urterekin zaletuen partidak jokatzen hasi zen, eta 21 urterekin, "senior" mailan, profesional egin zen palaren modalitatean, eta Bilbao Kirol Taldearen frontoian jokatzen zuen.
Profesional gisa 31 urte betetzear dago. Izan ere, 1997an pilotaren munduan ASEGARCE sartu izanak krisi larri bat eragin zuen lanbide honetan, eta utzi egin zuen jarduera hau.
Pilotagile lanbideari dagokionez, 17 urte zituenean hasi zen larruzko pilotak egiten, Arteaga elkarteko ordezkaria zen Jeremías Pérez pilotari eta pilotagilearen eskutik. Honek, era berean, Morales izeneko tolosar batengandik ikasi zuen (2000. urtean hila). Hasiera batean pilotari profesional izatearekin uztartzen zuen pilotagintza, baina orain bigarren alderdi honi eskaintzen dio denbora osoa.
2002an, sozietate kooperatibo bat osatu zuen Oscar Collazo, Mikel Arrión eta José Antonio Barquerorekin batera. Beraz, uneotan lau dira produktu hau egiten aritzen diren artisauak.