Artisaua | |
Historia | |
Prezioak |
HISTORIA
Pilota jokoaren jatorria oso aspaldikoa da, baina XVIII. mendetik aurrera hasi zen jokatzen Euskal Herrian gaur egun ezagutzen dugun moduan jokatzen eta zabaltzen.
Códice de Mendoza delakoaren marrazki honetan aztekek pilotan nola jolasten zuten ikusten dugu. |
Gure herrialdean ohiturek ia legeen indar bera daukatela kontuan hartuz, frontoietan jokatu beharreko partidak xehetasun guztiekin antolatzen ziren. Partidak goizeko 7 eta 8etan hasten ziren jokatzen, baldin eta ordu horietan elizkizun erlijiosorik ez bazen; bestela, elizkizuna amaitutakoan jokatzen ziren. Pilotariren batek gaixo zegoela alegatuz gero, sendagileak aztertu beharko zuen, eta partida jokatzeko gai ez zela ikusten bazuen, zin egin beharra zeukan jokalari hura benetan ezgai zela.
Eskualde bakoitzean desberdinak ziren jokorako arauak, eta frontoiak ere aldatu egiten ziren batetik bestera. Hori horrela, partida jokatu aurretik finkatzen zituzten jokoa zuzenduko zuten arauak. "Sake edo botadera eta eskasa, ohituraren arabera" adierak esan nahi du sakearen marra eta "eskasa" edo txapa jada aukeratu zuten frontoiean finkatuta zeudenak izango zirela. Arbitro lanak herriko alkateak egiten zituen, eta bazegoen pilotari bakoitzak "epaile" batzuk izendatzeko aukera ere. Nolanahi ere, zalantza kasuetan alkateak izango zuen azken hitza. Aipatu, bestetik, pilotari bakoitzak bere pilotak eramaten zituela, sakea egitea tokatzen zitzaienean erabiltzeko.
Pilota partidua Hondarribian,
Gustave Colín, Baionako Museoa. |
Garai haietan, pilota jokoko apustulari nagusiak pilotariak izaten ziren. Legeak debekatu egiten zuen 330 kobrezko txanpon (real de vellón) baino goragoko apustuak egiteak, eta enbidoak oso kopuru handietara iristen zirenean, bermeak egitea erabakitzen zen. Horrela, 1728an, Joaquín de Alduncín-ek, Oiartzungo alkateak, 100 ezkutu ipini zituen herriko frontoiean jokatzekoa zen partiduari begira egin zuen apustua abalatzeko. Honi dagokionez, aipatu behar da partida jokatu baino lehen Oiartzungo alkateak honako bandoa irakurtzen zuela jendaurrean, eta gero frontoiaren aldamenean ipintzen zuela ikusgai:
"A todas las personas asistentes al partido de pelota que se intenta jugar hoy mismo, en la plaza de este mismo valle, que por Real Pragmática las leyes de la recopilación se manda que en el juego de pelota nadie juegue a tantos sueltos más de un real y en total no pase de 30 pesos".
Euskaldunak apustuzaleak izan dira beti, eta diziplina eder honen bidez gure norbanako eta taldeko izaera ezagutzera emateko bitarteko bikaina aurkitu dugu.