Sarrera | |
Artisaua | |
Prozesua | |
Produktuak | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Izugarria da zenbat formatako produktuak egiten dituen artisau honek. Ondo baino hobeto ezkontzen ditu objektuen funtzio praktikoa eta diseinu berritzailea. Emakume hau edozein gauza egiteko gai da.
Gehien saltzen dituen produktuen artean, aulkiak, kutxatzarrak, poltsak, motxilak, planoentzako zorroak, diru zorroak, giltzatakoak, txartelentzako zorroak, arkatzetakoak, ordularien uhalak, gerrikoak, koadroen markoak eta abar aurki ditzakegu.
Enkargu bidez, produktuen serie txikiak ere egin izan ditu. Normalean enpresek eskatzen dizkiote horrelakoak.
Dendei saltzen dizkie bere produktuak, eta hainbat eguneko iraupena izaten duten artisautza azoketan ere izaten du salmentarik. Urtean hiru ingurutara joaten da.
Bere produktu guztien argazkiak dauzkanez, bezeroak bere asmoetara ondoen egokitzen dena aukera dezake.