Sarrera | |
Artisaua | |
Prozesua | |
Produktuak | |
Prezioak |
PROZESUA
Bere produktuak egiteko, kalitaterik oneneko behi larrua erabiltzen du, sistema begetalaz ondutakoa. Gernikako Doroteo eta Galdakaoko Bilbaina zurrategietan erosten du larrua, Bizkaian beraz.
Piezak mozten. |
Larrua, prozesu naturalaren ondorioz ustel ez dadin ontzen da, edota lehortzen denean gogor-gogor eginda gera ez dadin. Historiaurreko gizakiek, animalien gantzaz ontzen zituzten larruak. Egiptoarrek, berriz, landare eta fruituetatik ateratako zukuen bidez, eta, gainera, olio eta gantz batzuk erabiltzen zituzten edertzeko. Kromozko gatzen bidezko ontze mineraleko teknikak XIX. mendean agertu ziren.
Elementu begetalekin ondutako larruek tonu marroixka hartzen dute, zuhaitzen enborraren parekoa, eta eguzkiak eman ahala, indartu egiten dira, eta edertasun natural handiagoa hartzen dute. Kromoz trataturiko larruak, berriz, meheagoak izaten dira, eta hasieran kolore zuria izaten dute, gero nahi den kolorez tindatzen badira ere.
Gubiarekin lanean. |
Gure artisauak tresna ezberdin asko erabiltzen ditu, hala nola eztena, kurrika zulatzaileak, kolpetako kurrikak, kuterra, guraizeak, trokelak, txantiloiak, errematxagailuak, orratzak, haria (jada ezkoztatua), titarea, gubia zulatzailea (irudiak mozteko), aliketa ezberdinak, ertz ebakitzaileak, kurrikak, mailua, etab. Baita pirograbagailua, pintzelak, tintak, argizariak eta abar ere.
Gubiarekin lanean. |
Makina bakar bat dauka, larrua jostekoa.
Margotzen. |
Laneko prozesua ez da batere korapilatsua. Mahaiaren gainean larrua ipini, eta, txantiloiez baliatuz, larrutik atera beharreko piezen irudiak marrazten ditu. Kuterrarekin moztu, eta ondoren piezak elkarri itsasten joaten da, dela josten, dela errematxatzen.
Josten. |
Lehen anilinez tindatzen zituen produktuak, baina gaur egun, dauden horretan uzten ditu larruak, beren egiazko kolorearekin.
Josten. |
Pieza batzuk dekoratu egiten ditu, dela pintura pixka batekin, dela metalezko edo egurrezko txapa bat erantsiz, lortu nahi denaren arabera.
Josten. |
Bitxia eta interesgarria benetan Txelik aipatu didana: lana nolakoa denaren arabera, musika mota bat edo beste ipintzen duela. Makinaz josten aritu behar duenean, akatsik txikiena ere onartzen ez duen lan zail bat duenean eskuartean, musika klasikoa ipintzen du, eta, aldiz, oso lan monotono eta errepikakorra duenean, "martxa" pixka bat duena. Musika, berarentzat, beste lan tresna bat da. Ikusi besterik ez da egin behar da alboan duen diskoen bilduma.