Sarrera | |
Artisaua | |
Prozesua | |
Produktuak | |
Prezioak |
SARRERA
Tafilete izena, Marokoko Tafilatet herrixkatik dator, hain zuzen ere bertan hasi zirelako larruari erabilera hau ematen. Bi izendapen nagusi dauzka ogibide honek: TAFILETEGINTZA (Tafilatet herrixkatik datorrena) eta Larrukigintza edo MARROKINERIA (Marokon duelako jatorria).
Saritutako aulkia. |
Lan handiak eskatzen zituen ahuntz larruaren tratamenduak.
Kordoba eta Veneziako artisauek, urre eta zilarrezko inkustrazioekin apaintzen zuten larrua.
XVI. mendean, batik bat aulkiak tapizatzeko erabiltzen zen larrukigintza, eta XVII.ean oso modan jarri zen kutxatzarren, kutxatilen, bitxiontzien eta idazmahaietan ipintzeko objektuen estalki gisa.