Sarrera | |
Artisaua | |
Ikastaroak | |
Produktuak | |
Bitartekoak | |
Prezioak |
BITARTEKOAK
Landerrek zur mota ugari erabiltzen ditu, eta egin nahi duenaren arabera aukeratzen du bat edo beste.
Zura biltegizain bati erosten diote, lehorra. Pieza handi bat egin behar denean, pieza batzuk elkarri itsasten dizkiote. Eskolan teknika hau ere irakasten dute.
Tresnei dagokienez, ikasleek hasieran hiru gubia eta mailua erosi behar izaten dituzte, eta pixkanaka tresneria guztia osatzen joaten dira.
Laneko tresnak Landerrek berak zorrozten dizkie, baina batzuei nola egin ere irakasten diete, lehendabizi elektro-esmerilagailuan, eta bukatzeko olioztaturiko harrian.
Landerrek tresnen oso bilduma ederra du bere lanak egiteko.
Lehen Mifer markako gubia eta trintxak erabiltzen zituen, baina orain Henri Taylor etxe ingelesekoak erabiltzen dituzte. Peogeot-ekoak ere oso onak omen ziren.
Landerrek ikasleek inolaz ere erabili ezin dituzten hainbat makina dauzka: trontza zerra, arrabotatzeko makina, fresatzeko makina, zutabedun zulatzeko makina, zinta zerra, atzera-aurrerako zerra, elektro-esmerilagailua, tornua, xurgagailua, eta eskuz erabiltzeko beste hainbat tresna txiki: zulatzeko makina, igorkia, etab.
Tornuan ibiltzen ere erakusten zaie zertxobait.