Argazkia
Santiago Oteiza
Kaikugilea
2005 / 03-18 / 04-08

Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUAK

  Artisaua bere tailerrean.
Artisaua bere tailerrean.
Kaikuak, abatzak eta oporrak urkiaren zurez egiten ditu, eta koilara zein sardexkak, berriz, ezpelezkoak.

Lehenik eta behin, esan beharra dago zuraren beraren neurria dela kaikuaren edo dena delako elementuaren bukaerako neurria finkatzen duena. Alegia, ez dela artisaua bukaerako produktuak nolako neurria izango duen erabakitzen duena; lehengaiaren beraren araberakoa izaten da hori.

Urkiaren zurak abantaila handi bat du: ez duela isurkaririk xurgatzen. Zura oraindik hezea dagoenean lantzen du. Normalean berak ekarri ohi du egurra menditik, baina baditu zura beretzat gordetzen dioten ezagunak ere.

Egurra urritik abendura bitartean mozten du, ilbetean. Garai horretatik kanpo moztuz gero, zurak kolore ilunagoa hartu ohi du.

Zura garbitzeari ekiten dio. Ondoren, metro bat inguruko altuera duen zurezko motzondo handi batean gainean ipini, eta, aizkoraren laguntzaz, azala kentzen dio. Gero, euskarria eta bi aldeak (goialdea eta behealdea) marrazten dizkio.

Zerrarekin, euskarria lantzen hasten da, eta hau prestatutakoan, pieza lehen aipaturiko motzondoan eusten du. Han, birabarkiarekin hiru zulo egiten dizkio barrualdean, eta, ondoren, trintxa eta mailuaz, tarteko hormak kentzen ditu. Horrela, barrualdeko material ia guztia ateratzen du.

Marraza edo gillotinaren laguntzaz, orduan, kanpoaldea lantzen hasten da, eta ondoren, abarrakiarekin, barrualdea husten du. Lan hori koilara eta atxuelarekin osatzen du.

Ondoren, piezak korronterik gabeko bazter batean uzten ditu lehortzen.

Artisaua lanean.
Artisaua lanean.

Lehortutakoan, pieza handiei zulo bat egiten die azpialdean, eta material berbereko tapoi bat ipintzen die, ireki ez dadin. Ondoren, kanpo zein barrualdeak fintzen ditu, piezak amaitutzat eman arte.

Pieza prest dagoenean, oinarrian edo azpialdean bere inizialak ipintzen dizkio, burdin zati bat kolpatuz.

Lanabesak

Honakoak dira lanerako erabiltzen dituen tresnak:

Aipatu beharra daukat lanbide hau bera daukaten beste artisau batzurekin egon naizenean, beste modu batean izendatzen zituztela lanabesak, izen ezberdinak ematen zizkietela.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
 Galeria
Bilatu Euskonewsen