Argazkia
Santiago Oteiza
Kaikugile
2005/03-18/04-08
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


BERE PRODUKTUAK

Nekazaritzan erabiltzen diren elementu txiki guztiak egiten ditu: kaikuak, abatzak, oporrak, malatzak, zimitzak, iragazkiak, kartolak, koilarak, sardexkak, kalotxak, eskuareak, gatzontziak, pitxerrak, segen kirtenak, haragia xehatzeko oholak, sega potoak, etab.

Elementu berezi batzuk ere egiten ditu; hala nola, barnealdea bitan bananduta daukaten kaikuak, alde batean piperbeltza gordetzeko, eta bestean gatza.

Badira estalkia daukaten kaikuak ere. Santiagok esandakoaren arabera, aspaldian, mamia garraiatzeko orduan inolako zikinkeriarik sar ez zedin jartzen zioten estalkia ontziari. Behin batean emakume batek esku bakoitzean kaiku bana eta buruan beste bat eraman zituela esaten da.

Litekeena da irakurleak elementu hauetako batzuk ez ezagutzea, eta, beraz, egokia iruditzen zait azalpen labur bat ematea. Suposatzen dut ez dela beharrezkoa izango koilara, sardexka, kalotx, eskuare, gatzontzi, pitxer, kirten, sega eta haragia xehatzeko oholak zer diren esatea.

Beraz, ikus ditzagun zurezko hainbat elementu txiki, nekazaritzaren munduan oso erabiliak direnak: kaikua, abatza, oporra, malatza, zimitza, idazkia, kartola, eta sega potoa.

Kaikua: ardiek emandako esnea gordetzeko ontzia. Itxura zilindrikoa izaten du, ahoalde konikoa eta ardatz okerra. Euskarria izaten du.

Abatza: esnea harriekin egosteko ontzia. Itxura zilindrikoa izaten du, eta bi euskarri daramatza.

Hainbat lan.
Hainbat lan.

Iragazkia: Inbutu moduko pieza konikoa. Osinez bete ostean, esnea bertatik iragaiten zen, zikinkeria solidoa kentzeko.

Malatza: Gazta egiteko prozesuan, esneari gatzatua bota ondoren eragiteko erabiltzen den makila, muturrean ikoroski modukoak dituena.

Zimitza: Gazta egiteko erabiltzen den moldea, itxura zilindrikoduna. Azpian zulo bat izaten du, gazurari irteten uzteko.

Kartola: Abatzaren gainean ipini ohi den ohol zuloduna. Bere gainean, berriz, zimitza ipintzen da, gazta egiten den artean. Horrela, gazura jatorrizko ontzira erortzen da.

Oporra: Artzainek otorduetan erabiltzen zuten katilua, euskarri bat edo bikoa.

Hainbat lan.
Hainbat lan.

Sega-poto o sega-kutxa: Segan egiten den bitartean, zorroztarria gerritik zintzilik eramateko erabiltzen den ontzitxoa.

Santiago zenbait artisautza azokatara joaten den arren, jende gehiena tailerrera joaten zaio lanak enkargatzera.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen