Argazkia
Francisco Rebé Ramírez
Tapizatzailea
2005 / 07 / 01-15
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Erremintak
 Prezioak


ERREMINTAK

Benetan harrigarria da zein erreminta gutxi behar dituen artisau tapizatzaileak lanerako:

Aipaturiko horiek guztiak, oinarrizko erremintak dira, baina, ulertzekoa denez, tapizatzailearen tailerrean beste elementu batzuk ere aurkitu ditugu, ia beste edozein tailerretan bezala:

Eskuzko zulagailu elektriko bat ere badu, esmerilatu edo lixatzeko erabiltzen duena, eta hortzak zorrozteko disko bat.

Bere erremintak.
Bere erremintak.

Material suntsikorrei dagokienez, iltzeak (oholak elkarri uztartzeko), tatxetak (oihalak egurrean iltzatzeko, bai buru handikoak, bai txikikoak, azken hauek "zursare" deituak), grapak, liz-paperak, kolak eta ezer gutxi gehiago. Elementu hauek guztiak hainbat mota eta neurritan dauzka.

Kolei dagokienez, garai batean “arratoi kola” izenekoa erabiltzen zen; animalia jatorriko gelatinaz zegoen egina, eta oso usain txarrekoa zen. Pastilletan saltzen zen, eta Maria bainuan prestatzen. Beroa zegoela erabili behar zen. Gaur egun, arotzen kola zuria erabiltzen da. Franciscok pintzel batekin aplikatzen du, hotza dagoela. Gehienetan, xingolak itsasteko erabiltzen da.

Tatxetak, Bilboko enpresa batek egiten zituen, Echeverría izenekoak. Baina gaur egun gutxi erabiltzen dira, hauen ordez grapak jartzen dira-eta.

Ehunei dagokienez, berriz, lehen oihal naturalak erabiltzen ziren: jutea, kotoia, etab., baina gaur egun gehienak kotoi eta sintetikoaren arteko nahasketak izaten dira. Edonola ere, aitortu beharra dago azken hauek sendoagoak direla.

Bere aitaren erremintak.
Bere aitaren erremintak.

Garrantzitsua izaten da “irudiak ondo ezkontzea”. Horretan oso garbi ikusten da artisau tapizatzailearen kalitatea; hots, altzari bat tapizatzean, oihalak dauzkan irudiak elkarri ondo jostean agertzen duen gustu eta kontuan.

Gaur egun, goma-aparra ere erabiltzen da, lastairak bigun eta erosoagoak izan daitezen. Dentsitate ugaritako gomak aurki daitezke gainera, gogor zein bigun.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen