Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ARTISAUA
Donostian jaio zen, 1976ko irailaren 14an, baina handik gutxira Lezora bizitzera joan zen sendia, eta Pasaiara ondoren.
Lezoko eskolan egin zituen lehen ikasketak, eta Altzako Institutuan aritu zen gero. Azken honetan zebilen bitartean, egurra zizelkatzeko eskolak hartu zituen Xenpelar Kultur Elkartean, Ander Urkia zuela irakasle.
1995ean, bere zaletasunik handiena zena -eta dena-, egurra zizelkatzea, alegia, ogibide bihurtzea erabaki zuen. Aldi berean, eta diru apur bat lortzearren, artisautza azoka batzuetara joaten hasi zen, "hilabetean pare batera”.
2002an, tailer-denda zabaldu zuen Oiartzunen. Bertan, lanean aritzeaz gain,
bere produktu eta lanabes, argizari zein zurak dauzka erakusgai.
2001ean, artisauen Gabiltza Elkartean sartu zen, eta bertako presidentea
da gaur egun.
2002az geroztik, zizelkatzen ikasteko eskolak ematen ditu Oiartzunen, Emakumeen Taldea izeneko elkarteak antolaturiko ikastaroetan.
IBAN PASCUAL MATELO BASAJAUN. EUSKAL EGUR TAILA. Karaez 6, behea 20180 OIARTZUN trentxa@hotmail.com |
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria