Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PROZESUAK
Biltegi
batean erosten du egurra. Ordurako urte batzuk daramatzanez moztuta, ondo
lehortuta egoten da.
Sendiaren baserri batean, egurra oholetan mozteko makina txiki batzuk dauzka,
gero lokalean landu ditzan. Horretarako, zintazko zerra bat, disko erako
zerra edo trontzatzeko makina, lixatzaile bat, zulagailu bat eta gauza gutxi
batzuk gehiago erabiltzen ditu.
Denda eta tailerra lokalean bertan dauzka. Argitasun handikoa da, eta oso atsegina, Erdi Aroko estiloan apaindua. Hantxe aritzen da zizelkatzen, banku batean, lanabesak panel batean eskura dituela.
Prozesu hau jarraitzen du:
1. Zizelkatu beharreko egur edo egurrak prestatzen ditu.
2. Egurraren gainean, egin beharrekoa marraztu eta diseinatzen du.
3. Lazguneak kentzeko, leunketa arin bat egiten du.
4. Zizelkatzen hasten da.5. Azken patinari dagokionez, kolore pixka bat eman behar baldin bazaio, intxaur tinta erabiltzen du. Egurrari, lehortzen denean, berak egindako produktu bat ematen dio gainetik. Argizaria, Judeako betuna eta isilpean gordetzean duen beste elementu bat nahasten ditu horretarako, beroan, eta proportzio egokietan.
Azken pauso honen helburua, egurraren berezko edertasuna azpimarratzea da, eta ez pinturen bidez estaltzea. Kontzeptu horri garrantzi handia ematen dio gure artisauak.
Lanabesak
Makina txikiak
Kontsumigarriak
Iruzkin modura esan MIFER markako gubia eta trintxak erabiltzen dituela beti Iban Pascualek, lanerako onenak iruditzen zaizkiolako. Eta bera arduratzen da zorrozteaz, tailerrean daukan Arkansaseko harri batekin.
Egurrak
Hasiera batean, edozein egur zizelka dezake, baina haritzarena da gehien gustatzen zaiona. Honen zuraz egiten du bere produktuen %95a.
Bere printzipioen kontra doalako, uko egiten dio egur exotikoak erabiltzeari.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria