Argazkia
Papiro
Koadernaketa
2005 / 11-18 / 12-02
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

Gizakiak eginiko lehen komunikabide edo erregistroa, Historiaurrean zehar harri edo hezurrean egindako tailak izan ziren, eta, geroago, marrazki eta pinturak. Ondoren, Sumerreko piktogramak egingo zituen gizakiak, K.a. 3500 urtearen inguruan, eta, gerora, harri txiki eta buztinezko oholtxoetan hasi zen mezuak grabatzen; teknika hau, gainera, erromatarren garaira arte erabili zen. Ondoren, larru onduan hasi zen idazten, harik eta papera erabiltzeari ekin zion arte.

Txinan, Kristo aurreko 1125. urtean, palpako zuntzez egindako papera erabiltzen zuten, baina ez zen oso euskarri iraunkorra; Kristo ondorengo 105. urtean, Txinan bertan, ehunaren zuntzak erabiltzen hasi ziren papera egiteko. Arabiarrek, VIII. mendean, erroten bidez egiten zuten papera. Esan beharra dago espainiar penintsulan 900. urtean azaldu zirela papera egiteko lehen errotak, Europa osoko lehendabizikoak, arabiarrek ekarrita.

Zurezko zein paperezko orriak elkarri josteko, sokak ez ezik, orri horiek ondo lotzen jakingo zuen norbaiten beharra sortu zen. Horrelaxe sortu zen, hain zuzen ere, koadernatzailearen lana.

Munduan inprimatutako lehen liburua, Sutra del Diamante izan zen, 868. urtean. Zazpi orri ditu elkarri josita, eta bere lehen orrian trebetasun handiz marrazturiko irudi bat agertzen da. British Museum museoan dago ikusgai, Mendebaldeko libururik ezagunena den Gutenberg-en Bibliatik pauso gutxi batzuetara. Dunhuang-en eskuizkribuan, lau bat metro luze dituena, data zehatz bat irakur daiteke, 868. urteko maiatzaren 11, eta baita liburua enkargatu eta banatu zuen pertsonaren izena ere: bera da ezagutzen dugun lehen editorea -eta ez lehen inprimatzailea, inoiz edo behin aipatu den bezala-.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen