Argazkia
Asun Gabarain (Dir Dai)
Beirazko Artea
2006 / 01 / 06-20
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Materialak
 Prezioak


ARTISAUA

Pasaian jaio zen, 1957ko azaroaren 17an. Pasaiako Anunciata Eskolan eta Errenteriako Institutuan egin zituen ikasketak.

1973an ezkondu egin zen, eta bi seme ditu (1985ean eta 1988an jaioak).

Eskulanetarako zaletasunak bultzatuta, 1990ean beirazko zuntzei buruzko ikastaro bat egin zuen, eta, ondoren, altzariak zaharberritzen ikasteko beste bat. Bere gurasoek lokal huts bat zeukatenez, jendeak zaborretan utzitako altzariak jasotzen hasi zen, zaharberritu eta saltzeko. Pixkanaka, jendea bere altzariak eramaten hasi zitzaion, zaharberri zitzan, eta horrela hasi zen artisautzan lanean. Lau urte eman zituen horrela, harik eta bere gurasoek lokala alokatzea erabaki zuten arte. Handik denbora batera, gaur egun dagoen lokala aurkitu zuenean, eta berriz ere artisautzako lanei ekin zien.

1995ean, eskulangintzako irakasle lanetan hasi zen Pasai Antxon, Udalak antolaturiko ikastaro batzuetan. Gaur egun jarraitzen du eskola horiek ematen, eta Kutxak antolatutakoetan ere ibiltzen da.

Aldi berean, asko erakarri zuen “Tiffany” sistemak ere, baina ez zuen irakatsiko zion inor aurkitu; hortaz, bere osaba Domingo Iturgaiz fraidearen bidez, beirateak egiten zituen Burgosko tailer bat aurkitu zuen, eta astebete igaro zuen bertan, ikasten. Handik gutxira, Bartzelonara joan zen, eta han ere beste astebete eman zuen, "Tiffany" sistemari buruzko eskolak ematen zituen irakasle batekin. Pasaiara itzulitakoan, bete-betean hasi zen "Tiffany" beirak lantzen. 1997an gertatu zen hori guztia.

1999an, bi labe erosi zituen, 0,5 x 0,5 m-koa bata, eta 1,2 x 0,8 m-koa bestea. Hala ere, “fusing” eta “termoformatu” sistemak ere lantzen ditu. Teknika hauek ondo ikasteko, Madrilen eta Bartzelonan ibili zen, ikastaroak egiten.

Grisaila bidezko beiraren pinturari buruzko bi ikasturte egin zituen -lanerako grisaila ere erabiltzen baitu-.

Geroztik, urtero joaten da beira lantzeko teknikaren bati buruzko ikastaro bat jasotzera, Madrilgo San Ildefonsoko Antzinako Beira Fabrikan antolatzen diren ikastaroen baitan.

ASUN GABARAIN ITURGAIZ
BEIRA - DIR DAI
Eskalantegi kalea, 41
20110 PASAI ANTXO / GIPUZKOA
Tef. / Fax. 943 52 38 92
mail: dirdaividrio@euskalnet.net

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen