Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Materialak | |
Prezioak |
HISTORIA
Aurreko fitxa batzuetan, beiraren inguruko hainbat alderdiren berri eman dizuegu. EUSKONEWSeko 154. alean, adibidez, beirak K.a. 3200 urtetik hona izan duen bilakaera azaldu genizuen.
EUSKONEWSeko 221. zenbakian, beste horrenbeste egin genuen beirateei dagokienez.
Eta “Tiffany” beira, beira “beruneztatua” eta beira “lehertua” zer nolakoak diren ikusi genuen EUSKONEWSeko 233. alean.
EUSKONEWSeko 267. alean, beira moten eskema bat aurkeztu genizuen. Nik uste interesgarria izan daitekeela zerrenda hura gogora ekartzea:
Artisau beira: Hainbat modu daude mota honetako beira egiteko: puztuz, urtuz, prentsatuz, arrabola erabiliz, etab.
Beira urtua (casting): Beira urtu egiten da, eta ondoren modelatu, dela molde batean, dela mahai batean jaurti (pouring) eta nahi den itxura emanez.
Beira kurbatua (bending): Kasu honetan, piezak tenperatura baxuan moldeatzen dira, tenperatura handiegietan galdu egingo lituzketen ezaugarriak manten ditzaten.
Beira apaindua: Beirazko piezaren kanpoaldea lantzen da, esmalteztatuz, pieza txikiak sartuz, etab.
Beira luzatua (stretching): Beroaren bidez beira bigundu eta luzatu egiten da.
Beira flotatua (float): Teknika hau 1960an asmatua da. Beira zapal industriala egiteko erabiltzen da.
Beira urtua (fusing): Beirazko piezak berotu eta elkartzean datza. Beste elementuren batzuk ere erants dakizkioke (metalikoak adibidez).
Beira laberatuak (klinforming): Beira labean berotu, eta bigunduta ateratzean, moldeen bidez ematen zaio forma.
Beira industriala: Industrian etenaldirik gabe eta automatikoki egiten duten beira dugu hau.
Beira xaflatua (laminating): Tenperatura ertainean, beirazko hainbat geruza elkarri itsastean datza. Beira soldatuaren eta urtuaren tarteko sistema dugu hau.
Beira sokadala: Beren osaketaren arabera, beira batzuek beruna eramaten dute, eta potasioa beste batzuek.
Beira soldatua (glass soldering): Beirazko piezak tenperatura baxuan itsasten zaizkio elkarri.
Beira jaurtia (pouring): Beira, tenperatura altuan erabat birrindua eta egoera likidoan dagoela, moldeetan sartzen da.
EUSKONEWSeko 291. zenbakian, “Tiffany” sistemaren asmatzailearen berri eman genizuen, Louis Comfort Tiffany-rena alegia (1848-1933).
Gaurkoan, ASUN GABARAIN, beiraren artisau eta ikertzailea -ez dugu bigarren alderdi hau ahaztu behar- ekarri dugu gurera.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria