Argazkia
Jaime Septién Parras
Beiraren Artea
2005/03/04-18
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


HISTORIA

  4x1 metrotako pieza, Itziarko etxebizitza baterako sortua.
4x1 metrotako pieza, Itziarko etxebizitza baterako sortua.
Tiffany estiloaren sortzailea Louis Comfort Tiffany jauna dugu, New Yorken 1848ko otsailaren 18an jaioa. Bitxigintzako Tiffany&Co enpresa sortu zuen Charles L. Tiffanyren seme zaharrena zen.

Louis pinturazalea zen, eta Goerge Innes izan zuen irakasle. 1868an, 20 urte zituenean, Europa et a Afrikan barna ibili zen, eta arte arabiarrak liluratuta utzi zuen.

1881ean Louis C. Tiffany and Associated Artists enpresa sortu zuen, dekoraziora zuzendua, eta urte bakar batean sekulako arrakasta lortu zuen. Enpresa honek Etxe Zuriaren barrualdea diseinatu zuen 1882 eta 1883an, eta makina bat antzoki, elkarte eta etxe partikular.

Eskaintza areagotzeko asmoz, 1890ean beira lantzen aritzen ziren artisau batzuk kontratatu zituen, amerikarrak batzuk eta europarrak beste batzuk, eta teknika berri bat lantzen hasi zen, Favrile delakoa. Bere kolore eta forma kurbo asimetrikoen ondorioz, “Art Nouveau”-ren funtsa bihurtu zen.

Bere lan oparoan, jada aipaturikoaz gain, bada zer azpimarratu: Laurelton Hall, 1904koa, Long Island-en (New York), eta Mexikoko Arte Ederren Jauregiko beirate izugarria, 1911koa.

Tiffany 1933ko urtarrilaren 17an hil zen, 85 urte zituela.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen