Argazkia
Jaime Septién Parras
Beiraren Artea
2005/03/04-18
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUA

Ikus dezagun zein pauso jarraitu behar diren beirate bat Tiffany sistemaren bidez egiteko. Antzekoa izaten da beste pieza xumeagoak egiteko prozesua.

1.- Egitasmoa prestatu.

Lehenik eta behin, gure artisauak bezeroak egindako eskaera aztertzen du, non eta nola kokatuko den beiratea. Hortik abiatuta, hainbat diseinu prestatuko ditu.

2.- Diseinatu.

Ideiak onespena jaso duenean, irudia, benetako neurrian, paper batean marrazten du, hainbat zatitan banatuta, hain zuzen ere gerora beiratean egongo den moduan. Paperean, arkatzez, zati bakoitza zein kolorekoa izango den adierazten du, eta zenbakitu egiten du.

3.- Txantiloiak prestatu.

Planoaren kopia bat egin, eta zatiak mozten ditu, koloreka taldekatzeko.


4.- Kristalak prestatu.

Aurreko pausoan prestatutako txantiloiez baliatuz, kristalezko puskak mozten ditu.

Jaimek Glass motako beira erabiltzen du, Ameriketako Estatu Batuetan eta Europako herrialde jakin batzuetan (Alemanian esaterako) egina. Berak Espainian barna hainbat filial dituen inportatzaile frantses bati erosten dio beira. Metro karratuko xaflatan etortzen da materiala, eta 3 mm inguruko lodiera izaten du.

Gaur egun nahi adina kolore izaten dituzte artisauek eskura.


5.- Ertzak leundu.

Pieza guztiak moztuta daudenean, bakoitzaren ertzak leundu behar dira. Horretarako, diamantezko ardatza duen aitzur bat erabiltzen du, birak eman ahala ur zorrotada bat botatzen duena, beirazko partikulak harrapatzeko, hauek oso kaltegarriak baitira osasunarentzat.


6.- Ertzak kobrez estali.

Kristalezko pieza bakoitzari kobrezko zinta itsaskor bat ipintzen zaio ertzean.


7.- Muntatu.

Pieza guztiak txantiloiaren gainean ipintzen ditu.


8.- Eztainuztatu.

Pieza guztiak txantiloiaren gainean daudela, eztainu eta berunaren aleazio batekin soldatzen ditu, soldatzaile elektriko baten laguntzarekin. Horrela, kobrezko zinta zeramaten zati guztiak estalita gelditzen dira.

9.- Soldatutakoa margotu

Pieza osoa soldatu ondoren, zilar kolorea izaten duten eztainuzko lokarri guztiak ondo-ondo garbitzen ditu.

Nahi izanez gero, soldatutako zatiei kolore beltza eman dakieke, kobrezko sulfuroz margotuz.


10.- Sendotu

Beirate txikiak, eraikinen barrualdeetan jartzekoak, normalean ez da beira babeslerik ipintzen.

Beira babesleak alde bakar batean edo bietan ipin daitezke. Azken kasuotan, Climalit kamerak ipini ohi dira.

Beira babesleek beiratea hobeto mantentzen eta pitzadurarik ez sortzen laguntzen dute. Climalit motako kamerak erabiliz gero, gainera, sendotu egiten da "zubi termikoa". Edonola ere, esan beharra dago beirateak apur bat galdu egin duela bere edertasun estetikoa, ehundura esaterako; horregatik, behar-beharrezkoa denean baino ez erabiltzea gomendatzen da.

Climalit panelen bidez, gure artisauak 4 m2 baino gehiagoko beirateak -pieza bakarrekoak- muntatu izan ditu.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen